Bizkaia Talent

Zergatik Euskadi

Euskadi zain duzu

Euskaldun batzuk historian zehar

Miguel Indurain – Bizikletako erregea

Miguel Indurain Larraya 1964ko uztailaren 16an jaio zen Atarrabian, eta txirrindulari profesionala izan zen 1984. urtetik 1996. urtera. Bost urtez jarraian, Frantziako Tourra irabazi zuen (1991tik 1995era), eta hori lortu duen txirrindulari bakarra izan da historian. Era berean, bi urtez jarraian ere irabazi zuen Italiako Giroa (1992an eta 1993an). Bestetik, erlojupekoaren munduko txapelduna (1995) eta erlojupekoaren txapeldun olinpikoa (1996) ere izan zen, eta orduko errekorrari ere eutsi zion bi hilabetez (1994).

Horrez gain, astebeteko etapakako zenbait itzuli eta egunbeteko klasikoak ere irabazi zituen. Haien artean, honako hauexek nabarmentzen dira: Kataluniako Volta (1988, 1991 eta 1992), Paris-Niza (1989 eta 1990), Donostiako Klasika (1990), Espainiako Ibilbideko Txapelketa (1992) eta Dauphiné Libéré (1995 eta 1996). Garaipen horiek lortzeko orduan, erlojupeko etapetan nabarmendu zen, eta, aldi berean, txirrindularitzako eskalatzaile onenetakoa ere izan zen.

Cycling Hall of Fameren arabera, historiako txirrindulari onenetakoa da (Eddy Merckx, Bernard Hinault, Jacques Anquetil eta Fausto Coppirekin batera).

Besteak beste, Kirolen Asturiasko Printzea Saria jaso zuen bere kirol-ibilbidearen aitorpen moduan.

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola Mondragon Corporation
×
×