Euskadi zain duzu
Euskaldun batzuk historian zehar
Xabier Alonso Olano Tolosan jaio zen 1981eko azaroaren 25ean, eta Xabi Alonso esaten diote kirol-arloan. Euskal futbol-jokalaria da, zelai erdian jokatzen du eta, gaur egun, Alemaniako Bundesligako Bayern Munich da bere taldea.
Errealean hasi zen jokatzen, denboraldi batean SD Eibarri lagatako jokalaria izan bazen ere. Zenbait urte geroago, Errealak berreskuratu eta haren aldeko apustua egin zuen taldeko kapitain moduan. Bere zeregin berrian garaitu eta Erreala bera txapelketaordetzara eraman zuen 2002-2003ko denboraldian.
Nazioarteko lehiaketan jokatzen urtebete eman ondoren, Tolosako zelai erdiko jokalaria Liverpool FCra lekualdatu zuten 2003-2004ko denboraldiaren amaieran. Red taldearekin, UEFA Champions League irabazi zuen bere lehenengo denboraldian. Anfielden egin zuen bigarren kanpainan, ordea, FA Cup eta Community Shield irabazi zituen. Liverpoolen bost denboralditan jokatu ostean, Real Madrilek Alonso fitxatu zuen 2009ko abuztuaren 4an. Talde zurian, bi Errege Kopa, Espainiako Superkopa bat, Espainiako Liga bat eta UEFA Champions League bat irabazi zituen.
Nazioarteko jokalari moduan, 2008ko zein 2012ko Eurokopako txapelduna izan zen, baita 2010eko Munduko Kopakoa ere.