Bizkaia Talent

Zergatik Euskadi

Euskadi zain duzu

Etorkizuneko apustua

Automozio-sektorea, estrategikoa euskal ekonomian

Automozioaren industriak eta Euskadik duela urteetatik batera doazen binomio nabarmena osatzen dute. Izan duen garapen handiak, hemen, batetik, industria automotrizaren sektorearekin lotutako enpresen katalogo zabala aurkitzea (300 inguru) ahalbidetzen du, zeintzuek, estatuko osagai guztien herena fabrikatzen duten, eta, bestetik, bi fabrikatzaile garrantzitsu aurkitzea, hots, Mercedes Benz, Gasteizen, eta Irizar Taldea, egoitza Ormaiztegin, Gipuzkoan, duela. Euskadi bezalako lurralde txikian horrelako kontzentrazio handia egotea hainbat länder alemaniarrekin edo estatu federatu alemaniarrekin soilik aldera daiteke.

Sektore hori euskal ekonomiaren sektore estrategiko bihurtu da, energiaren eta aeronautikaren sektoreekin batera. Altzairuarekin batera, Euskal Autonomia Erkidegoaren BPGd-ean industriaren pisuari eusten lagundu du: 2013an %24a (Mercedes-ak Gasteizen duen fabrikaren datuak ez dauden sartuta).

Un comercial enseña un vehículo

2013an, automobilaren segmentuak 13.071 milioi fakturatu zituen Euskadin, 2012an baino %5,2 gehiago, non, 12.400 milioi euro fakturatu zituen, eta krisiaren aurretik baino 2.000 gehiago. Zifra horiek euskal ekonomiaren eragile nagusienetako batean bihurtu dute.

Azken urteetako datuek automozioaren euskal industriaren pisua Euskadiren BPGd-aren %17an finkatzen dute, %20an Gasteizko Mercedes Benz-en datuak gehitzen badira. Izan ere, Euskadiren automobilen fakturazioaren %90a esportatu egiten da; horrek euskal merkataritza-superabitari laguntzen dio, erdia baino gehiago Europatik kanpo ekoizten da, eta Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako Euskal Lurralde Historikoetan kasik 35.000 pertsonei ematen die enplegua.

Sektorearen gakoak

Automozioaren euskal sektorearen osasun ona nazioarte-mailako aukera ekonomikoak hobetu izanaren, Euskadin ibilgailuen salmenta handitu izanaren (2014an, matrikulazioak %18,4 gehitu ziren), mundu-mailan sektoreak duen martxa onaren eta Europako merkatua berreskuratu izanaren ondorioa da.

Baina kanpoko faktore hauei, mundu osoan zehar duen paper nagusia azalduko duten berezko elementuak, euskal segmentu automobilistikoaren nortasun ezaugarriak, gehitu behar zaizkie.

  • Eraginkortasun- eta efizientzia-maila handiarekin, balio-kate garrantzitsua edukitzeaz gain: altzairuaren langileak, matrizegileak, mekanizatzaileak, ekipamendu-ondasunen fabrikatzaileak, makina-erremintaren ekoizleak, ingeniaritzak, aholkularitzak, unibertsitateak, ikerketa-zentroak eta abar. Horretaz gain, drivetrain eta powertrain-eko elementuen, egiturazko elementuen eta karrozeria, kanpoaldeko piezen, elektronika eta hagunen fabrikazio-funtzioak ere barnebiltzen ditu. Horrek guztiak euskal sektoreak ibilgailuaren funtzio guztietan presentzia izatea eragiten du edozein materialekin eta edozein prozesutan produktu-sorta zabala fabrikatuz.

 Horien ondoan, bi fabrikatzaile garrantzitsu: Mercedes Benz Gasteizen, Daimler talde alemaniarrarena, zeinak, oparoaldian 100.000 unitate gainditzen dituen, 3.500 pertsonei ematen dien enplegua eta Euskadiren esportazio guztien %7,4a adieraziko lukeen. Daimler-ek 500 milioi inbertituko ditu furgoneta-modelo berrietan eta horietatik kasik 200 Gasteizko fabrikara bideratuko dira, enpresa arabarrean datozen hamabost urteetarako jarduera ziurtatuz.

Eta Irizar Taldea, mundu-mailan erreferente dena autobusen eta gama handiko autokarren fabrikazioan. 125 urteko ibilbidearekin, bere lantegietan 3.500 langiletik gora ditu eta ekoizpen-ezarpenak Euskadin, Espainian, Mexikon, Brasilen, Marokon Hego Afrikan eta Indian. 2013an, 556 milioi euroko fakturazio-errekorra lortu zuen, 5.368 autokarreko ekoizpenarekin; horietatik 2.988 gama handikoak ziren. Irizar Taldearen gakoetako bat bere nazioartekotzea da, bere fakturazioaren kasik erdia, %48a, kanpoko fabriketatik baitator.

  • Nazioartekotzea. Automozioko euskal sektorea da euskal industria-ehuneko gehien nazioartekotutako sektoreetako bat. Berrehun ekoizpen-fabrika baino gehiago ditu 29 herrialdetan, batez ere, Errusiako, Indiako eta Txinako merkatu emergenteetan, zeintzuei, piezak eta osagaiak eskaintzen zaizkien. Kasik 40.000 lagunek egiten dute lan kanpoan euskal fabrikentzako. Euskadik sektoreko hogeita hamar multinazional baino gehiago ditu.
  • Berrikuntza. I+G+b. Motorren sektoreko euskal enpresen ezaugarri berezigarri bat berrikuntzaren eta ikerketaren aldeko apustua da. I+G+b-an, bataz beste, bere fakturazioaren %3,6 inbertitzen dute, zeregin horretara 3.000 lagun baino gehiago dedikatzen direla. Enpresa-talde handietan eta filial multinazionaletan %4,7ra ere iris daiteke. Gainera, Euskadin automozioaren sektorea hobetzeko erakundeen lankidetza ere garrantzitsua izan da, Europan aitzindaria den ikerketa-zentro kooperatiboa, Automotive Intelligence Center (AIC), sortuz Boroa-Zornotzan (Bizkaia), Europan puntakoa eta datozen urtetarako sektorearen hazkundea ziurtatzeko abagune handietarikoa dena.
  • Prestakuntza.Alderdi garrantzitsua balioa eta ezagutza ekarriko dituzten pertsona prestatuak eta lehiakorrak edukitzeko. Horretarako dira Approack Nazioarteko Beka-Programak Bizkaiko Foru Aldundiarekin (BFA) eta AIC-ekin batera, sektoreko etorkizuneko profesionalak prestatzeko, AIC eta Euskal Unibertsitate Publikoaren (UPV-EHU) arteko Lankidetzarako Esparru-Akordioa edo AIC eta Deustuko Unibertsitatearen arteko akordioa Automozioko Ingeniaritzan Espezializazio-Diploma emateko.

Faktore horiek Euskadi estatu, Europa eta mundu mailan erreferente bihurtu dute industria automobilistikoan. Süddeutsche Zeitung egunkari alemaniarrak arrezagututako eredua; egunkari horrek duela hiru urte automozioko euskal sektoreari buruzko erreportaje batzuk egin zituen. Horietan, besteak beste, bere izaera berritzailea, osagaien industriaren pisu garrantzitsua, merkatu emergenteetan finkatzeko gaitasun handia eta bere espezializazioa lehiakortasun-abantaila gisa, Iparraldeko Renania-Westfalian gertatzen denaren antzekoa, goraipatzen ziren.

Automozioaren euskal klusterra

Euskadiko Automozioko Osagaien Industrien Kluster Elkarteak (ACICAE) giltzarri den papera bete du automobilaren euskal sektoreak eta industria osagarriek estatu- nahiz nazioarte-mailan hartu duten garrantzian. 1993an Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin sortua, Europan eratutako lehenengo klusterren elkarteetako bat izan zen.

Euskadiko Automozioko Klusterra irabazi asmorik gabeko elkartea da, Euskadin automozioaren lehiakortasuna hobetzeko sortu zena. Bere bi hamarkadetako ibilbidean, abiadura handiz hazi da, hasierako hamabi enpresa izatetik, egun, 150 bazkidetik gora izatera igaroz. Kasik horien erdiak Bizkaian kokaturik daude.

Industria automovilística

ACICAE elkartearen biran ibili da automozioaren euskal sektoreak azken urteetan izan duen hazkundea eta lortu duen garrantzia. Bere ekarpena ezinbestekoa izan da azken hamabost urteetan bere fakturazioa laukoizteko eta egun euskal ekonomiari bultzatzen dion ataletako bat izateko.

Nazioarteko automozioaren sektoreak, euskal sektorea barne, gainditu beharreko erronka berriak globalizazioa, aldaketa teknologikoak, merkatu emergenteak, kostuak, hornitzaileak, giza baliabideak edo ingurumenaren kudeaketa dira.

Baikortasuna etorkizunerako

Erronka handien aurrean, automobilismoa Euskadin oso sendotuta dago eta lehiakortasuna eta berrikuntza ditu xede, zeinak, etorkizuna baikortasunez ikustea dakarren. Datozen bost urteetan, sektoreak, mundu-mailan, kasik %20ko hazkundea izatea aurreikusten da.

Horrela, 2015erako perspektibak baikorrak dira joera gorakorra duen sektorearentzako, euskal ekonomiarentzako estrategikoa den sektorea. Perspektiba horiek kopuru ekonomikoen hobekuntzan sostengatzen dira.

Aurreikuspen horiek Confebask-en 2014ko ezaugarri ekonomiko nagusiak eta 2015erako perspektibak azterlanean oinarritzen dira. Euskal patronalarentzako Euskadiko kanpoko sektoreak hazkundeari ekarpen arin bat egingo dio esportazioak handitzean.

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola Mondragon Corporation
×
×