Bizkaia Talent

Zergatik Euskadi

Euskadi zain duzu

Etorkizuneko apustua

Smart Cities

Euskal hiriburuak Hiri Adimendu bilakatzeko bidean

Bilbo, Donostia eta Gasteiz etorkizuneko erronkei arrakastaz aurre egitea ahalbidetuko dieten estrategia berritzaileak sortzen eta hartzen ari dira: baliabide urritasuna, segurtasuna, jasangarritasuna, herritarren parte-hartzea… Hirurek nahi duten datozen urteotan Smart City edo Hiri Adimendun bilakatzea.

Berrikuntza eta teknologiak dira Lurralde Historikoetako hiriburuak azkeneko urteotan eraikitzen ari diren ereduen oinarria. Horrela, Smart City bilakatzera bideratutako hainbat proiektu diseinatu dituzte hiru hiriok, zentro teknologikoekin, enpresekin eta herritarrekin lankidetzan.

Bilbo

IESE negozio-eskolaren Globalizazio eta Estrategia Zentroak egindako 2015eko IESE Cities In Motion (ICIM) Indizeak 76. lekuan kokatzen du Bilbo munduko hiri adimenduenen zerrendan, eta 45. postuan Europa mailan.

Zerbitzu teknologiko aurreratuen eta espezializazio ekonomiko adimendunaren aldeko apustua egin du Bilbok. Hiria aldaketa sakona bizi izaten ari da ingurumenari, energia eraginkortasunari eta garraioari dagokionez, eta ukaezina da turismo arloan daukan erakargarritasuna.

Bizkaiko hiriburuak Energia Jasangarrirako Bilbo 2020 Ekintza Plana ezarri du. Helburua da, 2005. urtearekiko, berotegi-efektuko gasen isuriak % 30 jaistea, 251.427 tona, hain zuzen ere. Plan horrek, halaber, ur-kontsumoaren % 8ko aurrezpena ere aurreikusten du.

Beste proiektuetako bat Agenda 21 da; ekimen hori Nazio Batuen Erakundeak, 1992an, Rio de Janeiron, Ingurumenari eta Garapen Jasangarriari buruz egindako Konferentzian – Lurraren Goi-bilera ere deitu izan zaio – oinarritzen da. Bilbok, Ekintza Plan bat prestatuta, ingurumena hobetzeko konpromisoa hartzen du; plan hori herritarren bizi-kalitatea nabarmen hobetzera bideratuta egongo da.

Turismo jasangarriaren eta teknologia berriak sartzearen aldeko apustua ere egiten du. Horren adibide dira bizikleten mailegua eta 3D Walking Tour Bilbao bezalako ekimenak; azken hori PEOPLE europar proiektuaren esparruan sortutakoa da, eta turismo-jarduera sustatzen du, baliabide arkitektonikoen bitartez. Hiru dimentsioko ikus-entzunezko erreportaje baten bitartez, Abandoibarra ingurua erakusten da (Guggenheim Museoa, Iberdrola Dorrea, Arte Ederren Museoa eta Salbe zubia, beste zona enblematiko batzuen artean).

Abandoibarra

Donostia

Gipuzkoako Euskal Lurralde Historikoko hiriburuak 2020 Estrategia dauka oinarritzat, jarduteko lau kapitulurekin: konektatutako hiria; Donostian diseinatutakoa; pertsonak eta baloreak; eta bizi-gozatu. Helburua da ingurumen jasangarritasuna, jasangarritasun soziala eta ekonomikoa dauzkan hiria lortzea.

Horretarako, Donostiako Udalak Donostiako Sustapena udal sozietatea sortu zuen, sustapen eta garapen ekonomikoan eta sozialean lan egiten duena, ezagutzaren berrikuntza, sorkuntza eta eraldaketaren bitartez.

STEEP proiektua da Donostiako Sustapenak bultzatu dituenetako bat. Energia eraginkortasuneko eredu bat da, Europako Batzordeak aukeratutakoa, eta hor parte hartzen dute Florentzia (Italia) eta Bristol (Erresuma Batua) hiriek ere. Hiri Adimendun Plan bat sortu nahi da, energia-katean parte hartzen duten aktore guztiak barne hartuko dituena.

Beste oinarrietako bat da Energia Jasangarriaren Ekintza Plana. Plan horren helburua da, 2020. urterako, energia kontsumoa % 20 murriztea, berotegi-efektuko gasen kutsadura ere % 20 murriztea, bai eta energia berriztagarriak % 20 indartzea ere.

Gainera, Donostiako Udalaren eta Ikusi enpresaren arteko lankidetza-hitzarmenari esker, energiaren kudeaketa, mugikortasuna eta herritarren bizi-kalitatea hobetzera eta euskal enpresen sarea sustatzera bideratutako irtenbide teknologikoak indartuko dira.

Zentzu horretan, Donostiako Udalaren proiektuetako bat Smart Kalea da, energia kontsumoaren aurrezpena sustatuz, ingurumen jasangarritasuna sustatzera bideratutako ekimen pilotua, Europan abangoardiakoa dena, eta hiriko komertzioei, ostalaritzako establezimenduei eta etxebizitzei zuzentzen zaiena.

Gasteiz

Arabako Euskal Lurralde Historikoko hiriburua Europako hiri adimendun berdeena bihurtu zen 2012an (European Green Capital).

Gasteiz Hiri Adimendun bihurtzen ari diren hainbat proiektu eta estrategia garatu dira azkeneko urteotan:

Beste proiektu eta estrategia global batzuk

Lurralde Historiko bakoitzerako sortutako ekimen eta proiektuez gain, badaude beste batzuk Euskadi osoan aplika daitezkeenak, eta, hain zuzen ere, aplikatzen direnak:

ConpyBasque: Euskadin eta beste lurralde batzuetan irtenbide adimendunak eskaintzen dituzten ia 40 enpresa txiki eta ertain eta euskal elkarte biltzen ditu. Helburua da euskal hiriak Smart aplikazioen nazioarteko erreferente bilakatzea, baita mundu osoko hirietan ezagutzak eta zerbitzuak eskaintzeko gaitasuna duten enpresak ere.

SC4C-Gaia (Smart Capacities For Cities): Elektronika, Informatika eta Telekomunikazioetako Euskadiko Klusterrak (Gaia-Cluster TEIC) sortutako gida da. Gaur egun, bazkide diren enpresek eskaintzen dituzte Smart irtenbide, produktu eta zerbitzu guztiak kontzentratzen dira gida horretan.

Berrikuntza Publikorako Estrategia, 2014-2016: Eusko Jaurlaritzarena, herritarrenganako arreta eta zerbitzua hobetzera bideratutakoa.

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola Mondragon Corporation
×
×