Euskadi zain duzu
Etorkizuneko apustua
100.000 pertsona inguruk egiten dute lan espainiar estatuko enpresa-parkeetan. Horietatik, gutxi gora-behera, 15.000ak Euskadiko parke teknologikoetan egiten dute lan.
Zentro horietako enpresa-ehunaren arrakasta oinarrizko hiru puntutan laburbildu daiteke:
- I+G+b-aren alorrean inbertsioen aldeko apustua.
- Nazioartekotzea.
- Beren giza baliabideen prestakuntza edo espezializazioa.
Euskadiko Parke Teknologikoen Sareak (Bizkaiko Parke Teknologikoak, Arabako Parke Teknologikoak, Gipuzkoako Parke Teknologikoak eta Garaia Berrikuntza Poloak osatzen dutenak) 2012an, Barne Produktu Gordinaren %3,4a eta 3.758 milioi euroko fakturazioa eragin zituen, Euskadiko enplegu osoaren %3 gehitzeaz gain.
Euskal Parke Teknologikoetan gauzatutako I+G jarduerak Euskadiko I+G-ean egindako gastu osoaren %35a adierazten du (enpresek, erakundeek, organismo publiko eta pribatuek, unibertsitateek eta abarrek gauzatutakoa) eta I+G-ean egindako enpresa-gastu osoaren %46a. Gainera, enpresek beren fakturazioaren %14a I+G-era bideratzen dute.
Teknologiaren eta hazkundearen aldeko apustua
Bizkaiko Parke Zientifiko eta Teknologikoa 1985ean eratu zen eta, tipologiari dagokionez, aitzindaria izan zen espainiar estatuan. Horrela, Lurralde Historikoko industria nahiz, oro har, Euskadikoa, dibertsifikatzeko, beren ikerketa, garapena eta berrikuntza sustatzeko eta zabaltzeko sortu zen.
Gaur egun, 250 hektareako lursaila du eta Zamudio eta Derio herrietan kokatzen da, Loiuko nazioarteko aireportutik (Bilboko aireportua) 2 kilometrora, Bilbotik 10 kilometrora eta Euskal Herriko Unibertsitateko Leioako campusetik 10 kilometrora. Hainbat sektoretako 220 enpresa baino gehiagok osatzen dute (horien artean, Kutxabank, Gamesa, Siemens, Tecnalia edo Euskaltel enpresek), hots: Aeronautika, Automozioa, Elektronika, Energia, Ingurumena, Ikerketa eta Garapena, Ingeniaritza, Medikuntza eta Biozientziak, Zerbitzu Aurreratuak eta Informazioaren Teknologiek.
Trebakuntza handiko langileez elikatzen den teknologikoki aurreratutako enpresak hartzen ditu, atzerrikoak nahiz naziokoak. Azken ildo horretan, gure Lurralde Historikoko unibertsitate eta prestakuntza-zentroetan lizentziatutako gazteak nabarmentzen dira, horrek balio erantsi handiko produktuak eta zerbitzuak sortzea dakar, enpresetako lehiakortasunean zuzenean eragiten duen gertaera.
Bizkaiko Parke Zientifiko eta Teknologikoko langile-kopuruanabarmen gehitu da azken bosturtekoan. Egun, 7.700 lagunek eta 223 enpresek dihardute bertan lanean. Pasa den ekitaldian, baterako fakturazioa 2.550 milioni eurokoa izan zen.
Parke teknologikoa hazten, berritzen eta enpresa- eta berrikuntza-ekimen berriei bide ematen dien tokia da. Ildo horretatik, 2014rako, Euskadiko enpresa teknologikoen inkubagailurik handienaren sorrera nabarmentzen da. Eremu hori Eusko Jaurlaritzak eta Bizkaiko Foru Aldundiak sustatua da eta 6.000 metro karratu edukiko ditu 38 modulutan, laborategitan eta tailerretan banatuta.
Ospea Europan
Bizkaiko Parte Zientifiko eta Teknologikoaren entzutea Europa osora zabaltzen da. Hain zuzen, Europako Batzordeak, duela hilabete batzuk“Advisory Group on SMEs under HORIZON 2020” izeneko 20 aholkulariz osaturiko taldea eratu zuenak, zeinak, ikerketaren eta berrikuntzaren europar eremuan ETEn parte-hartzea hobetzeko berariazko neurriak sustatzea duen helburu, espainiar estatuko ordezkari gisa, Marian Ibarrondo, Parkeko Berrikuntzako zuzendaria, soilik sartu zuen.
Horretaz gain, pasa den udan, Europako Batzordeak Bizkaiko Parte Zientifiko eta Teknologikoa zoriondu zuen ZERO-HYTECHPARK proiektuaren zabalkundeagatik, LIFE+ programaren baitan sartzen den ekimena eta Parke Teknologikoetan erabateko iraunkortasuna erdiesteko neurriak abian jartzea xede duena.
Europatik kanpo, gero eta interes handiagoa dago parke teknologiko horren espirituan eta garapenean; horren adierazle dira parke teknologikoaren sorrera, bilakaera eta egungo egoera lehen eskutik ezagutzeko Parkea bisitatzera etortzen den nazioarteko ordezkaritza kopuru handia eta, baita, Kolonbian egin den Parke Zientifikoen eta Teknologikoen Nazioarteko lehenengo Biltzarrean Bizkaiko Parke Teknologikoren presentzia ere.
La reputación del Parque Científico y Tecnológico de Bizkaia llega a toda Europa. De hecho, cuando la Comisión Europea fundó hace unos meses un grupo de 20 asesores denominado “Advisory Group on SMEs under HORIZON 2020”, que busca promover medidas específicas para mejorar la participación de las Pymes en el ámbito europeo de la investigación y la innovación, incluyó a Marian Ibarrondo, directora de Innovación del Parque, como única representante del Estado Español.
La Comisión Europea también felicitó el pasado verano al Parque Científico y Tecnológico de Bizkaia por la difusión del proyecto ZERO-HYTECHPARK, una iniciativa enmarcada en el programa LIFE+, que persigue la puesta en marcha de medidas para lograr la total sostenibilidad en los Parques Tecnológicos.
Cada vez hay un mayor interés en el espíritu y desarrollo de este parque tecnológico fuera de Europa, como lo prueba el importante número de delegaciones internacionales que visitan el parque tecnológico para conocer, de primera mano, su creación, evolución y situación actual, y la presencia del Parque Tecnológico de Bizkaia en el primer Congreso Internacional de Parques Científicos y Tecnológicos celebrado en Colombia.