Euskadi zain duzu
Etorkizuneko apustua
Adierazle makroekonomiko nagusiek bizitza-kalitate handieneko eskualdeen eta lan egiteko eta negozioetarako eskualde erakargarrienen artean kokatzen dute Euskadi.
Euskadi, mundu mailako liderretako bat giza garapen jasangarrian:
Nazio Batuen Garapenerako Programaren (NBGP) txostenak herrialdeen mundu mailako sailkapen bat ezartzen du, bizi-baldintzen arabera ordenatuta. Lan horrek giza garapenaren indize bat (IDH) esleitzen dio herrialde bakoitzari, 0tik 1era arteko eskala batean, bizi-itxaropena jaiotzean, 15 urtetik gorakoen arteko alfabetizazio-tasa, hezkuntza jasotzeko aukera eta per capita Barne Produktu Gordina (BPG) kontuan hartuta. Euskal Estatistika Erakundeak (Eustat) IDH neurriarekin egindako txostenaren arabera, Euskadik 0,924ko IDH lortu zuen, giza garapenean laugarren tokian kokatuz munduan, Norvegia (0,955), Australia (0,938) eta Estatu Batuaren (0,937) atzetik.
Bizi-itxaropenaren indizeari dagokionez, 2010. urtean, Euskadin 79,0 urteko adinean zegoen gizonezkoen kasuan eta 85,7 urtetan emakumeen kasuan. Eustatek emandako datuen arabera, azkeneko zifra hori UE-27 osatzen duten herrialde guztietako altuena da.
Jaiotzean bizi-itxaropena UE-27an (2010)
Iturria: Eustat eta Eurostat. “Euskadi UE-27an”
Mundu mailan, Euskadi bizi-itxaropen handiena duten herrialdeen bosgarren postuan legoke, Eurostaten datuak Munduko Bankuarendatuekin alderatuz.
Jaiotzean bizi-itxaropena munduan 2011
Euskadi, Europako per capita barne produktu gordinik handienetako bat.
Adierazle makroekonomiko nagusietan, Euskadi Europar Batasuneko (EB) eskualdeen artean per capita BPGgatik ere nabarmentzen da; 30.200 eurokoa da, EBko batezbestekoaren %132koa, EurostatEuropako Estatistika Bulegoak berriki batu (2010) eta zabaldu dituen azken datuen arabera.
Per capita BPG UE27an (2010). UE-27=100
Iturria: EUROSTAT eta EUSTAT
Estatistikak Institutu Nazionalak (INE) Espainiar Estatuko per capita BGPri buruz eskaintzen dituen datuan eguneratutakoagoak dira. Horrela, 2012. urtean, Euskadik 30.829 euroko per capita BPG izan zuen, Espainiako batezbestekoa baino (22.772 eurokoa izan zen) %35,4 altuagoa. Datu horiek esan nahi dute Euskadi lehenengo postuan kokatzen dela, Espainiar Estatuko gainerako erkidegoekiko.
Iturria: INE
Euskadi, Europako produktibitate-tasa handienetako bat:
Egindako lan-orduko produktibitateari dagokionez, aurtenEustatek argitaratutako datuek adierazten dute Euskadik 128,1 puntu zituela 2011n, 27en Europar Batasunarena (100,0) baino altuagoa, baita Alemania (106,7), Austria (116,8), Danimarka (110,5) edo Belgika (127,7) bezalako nabarmentzen diren beste herrialde batzuena baino ere.
Iturria: Eurostat (2013-04-03) eta Eustat. Lan-produktibitatea langileko. 2011ko zifrak. Grafikoa balioak handitik txikira ordenatuz moldatu da. Euskadiren izena ere aldatu da (jatorrizkoan Euskadiko Autonomia Erkidegoa).
Giza kapitala: Europako liderrak, hirugarren mailako ikasketadun populazioan eta liderretako bat ikasleko gastuan.
Giza kapitala da Euskadiren indargune handienetako bat.Unibertsitate ikasketadun eta Zientzietan eta Teknologian graduatutako pertsona kopuru handia dauka. Populazioaren %81,1ek bigarren hezkuntza ikasketak amaitu ditu eta 24 eta 64 urte bitarteko pertsonen %26k unibertsitate ikasketak dauzka, EB 25eko %23,1aren aurrean. Azken talde horretatik %25,9 zientzia eta teknologian lizentziadunak dira; EB 25ean, portzentaje hori %13,1ekoa da. Gainera, langileen %13,1ek ikerketan lan egiten du.
Hirugarren mailako ikasketadun (unibertsitate ikasketak eta Lanbide Heziketakoak) 24 eta 65 urte bitarteko populazioaren maila ere oso ona da Euskadin. Eurostatek zabaldutako datuen arabera, pertsonen %44,1ek maila horretako ikasketak dauzka. Portzentaje horrek 27en Europako herrialde guztien gainetik kokatzen du Euskadi; onenen rankingean Finlandia (38,1), Irlanda (37,3) eta Norvegia (36,9) ditu atzetik. Portzentaje horrek nasaiki gainditzen du Europako batezbestekoa, 25,9, hain justu.
Hirugarren mailako hezkuntzadun 25-64 urte bitarteko pertsonak (%). 2010
Iturria: Eurostat (27-05-2011)
Gainera, Euskadi ikasleko gastuan ere Europako liderretako bat da; alderdi hori funtsezkoa da giza kapitalaren garapenerako. Datuek erakusten dute Euskadi gazteen etorkizunagatik arduratzen den lurraldea dela.
Lehen hezkuntza eta hirugarren mailako hezkuntza arteko etapetan, hezkuntza erakundeetan ikasleko gastu osoa 12.048 EAPkoa (Erosteko Ahalmenaren Parekotasuna) izan zen Euskadin, 2009an; Espainiaren (9.800), ELGAren batezbestekoaren (9.252), Europar Batasunaren (9.122) eta Frantzia (9.913) eta Alemaniaren (9.779) gainetik kokatu zen, beraz.
Iturria: OECD (2012), Education at a Glance, Table B1.2. Annual expenditure per student by educational institutions on core services, ancillary services and R&D (2009) eskuragarrihttp://dx.doi.org/10.1787/888932665905 webgunean
Azken eguneraketa: 2012/08/21
Gaitasun berritzailea
Índice Altran de Potencial Innovador Europar Batasuneko (EB) herrialde eta eskualdeen gaitasun berritzailea eta “gaitasun hori hobetzeko bere aukerak” ebaluatzen ditu; Euskadiri buruzko bere azpi-indizean dio “aztertutako europar herrialdeen batezbestekoarekin alderatuta, gaitasun berritzaile oso altua” daukan autonomia erkidegoa dela, gehienezko puntuazioa (1,0) lortu duelarik bere ereduak (Euskadi grafikoan), Suedia eta Finlandia bezalako herrialdeek bezala. Gainera, Europar Batasunaren batez besteko Indizea (0,47) bikoizten du Euskadik, ondorengo grafikoan ikus daitekeen bezala:
Zenbakitan:
BPG biztanleko: 30.200 euro, EBko batezbestekoaren % 132
Barne gastu gordina I+Gean: 2,10%
Nazioartean gehien aipatzen diren publikazio zientifikoak (bikainak): % 10,5
EB kanpoko doktoreak, herrialdeko doktore guztiekiko: % 17,1
Ekonomia irekia eta nazioartekotua
Euskal ekonomia mundura zabalik dago. Euskadin finkatutako 300 enpresa baino gehiagok atzerriko kapitala dute. Gainera, munduko konpainia nagusienetako batzuk daude Euskadin, besteak beste, Aeroespace Engineering, Arcelor-Mittal, Boccard, Bombardier, Bridgestone, Degremont, Didier, Formica, Global Energy, Holding Gonvarri, Meadwestvaco, Medex, Microsoft, Onduline, Outokumpu, Smurfit Kappa, Textron International, Vedior Management, Wärtsilä, ZF Sachs…
Esportatzeko gaitasun handia ere badauka, eta hori argi geratzen da bere produktuak , munduko beste merkatu batzuen artean, europar herrialdeetara (Polonia, Txekiar Errepublika, Suedia, etab.), Afrikara (Maroko, Aljeria, Hegoafrika, etab.), amerikar herrialdeetara (Brasil, Txile, Kuba, etab.) edo Asiara (Txina, India, Japonia, etab.) saltzen direla ikusita. Eustatek argitaratutako rankingaren arabera, 2012. urtean, 20.302.644.000 euroko sarrerak izan zituen esportazioetan; bezero nagusienak Frantzia, Alemania, Ameriketako Estatu Batuak, Erresuma Batua, Italia, Portugal, Belgika, Mexiko, Herbehereak eta Venezuela izan ziren.
Inportazioen zenbatekoa, berriz, 15.508.296.000 eurokoa izan zen, guztira; beraz, 2012ko emaitza komertziala (esportazioak – inportazioak) positiboa izan zen Euskadirentzat. Horrek 4.800.000.000 euro inguruko superabita suposatzen du.
BPG iturria: INE (Espainiako Eskualdekako Kontabilitatea – 2008)
Esportazioen iturria: Eustat
Petrolio-olioak; ibilgailuen zati eta osagarriak; kautxuzko pneumatiko berriak; bost eta hamar pertsona arteko turismoak eta salgaien garraiorako ibilgailuak dira Euskaditik esportatzen diren partida osoen lehen postuetan daudenak.
Iturria: Eustat. Kanpo-merkataritzako Estatistikak (ECOMEX). Zifrak, mila eurotan