Bizkaia Talent

Zergatik Euskadi

Euskadi zain duzu

Etorkizuneko apustua

Euskal enpresek ingurumenarekin eta kalitatearekin konpromisoa hartzen dute

Euskal enpresek oso barneratuta dute kalitatearen hobekuntzan eta beren jarduerek ingurumenaren gain duten eraginaren murrizketan daukaten erantzukizuna. Ingurumen-ziurtagiriak ematen dituzten erakundeek, horien artean, Ihobe eta Aenor, erabiltzen dituzten datuek Euskadi Kalitatea eta ingurumena kudeatzeko sistemak barneratu dituzten enpresen buruan dagoela baieztatzeko aukera ematen digute. Horrek lehiakortasunean irabaztea ahalbidetzen du prozesu elkorretan eta ‘kalitaterik gabekoetan’ kostuak murriztean.

Euskadin, Aenor-ek ziurtatutako 4.700 enpresa baino gehiago daude; ziurtagiriak gehien eskatzen dituzten sektoreak industria, zerbitzuak eta eraikuntza dira, kopuru osoaren %60, bai UNE-EN ISO 9001 –komunitatean gehien eskatzen den araua- bai UNE-EN ISO 14001 arauetan. Gainera, sektore estrategikoetako enpresatan, esaterako, automozioan, ezarpen berezia sumatzen da, esparru hori Estatuan liderra da Kalitatearen Kudeaketako (ISO/TS 16949) 60 ziurtagiri baino gehiagorekin, baita, iraunkortasunera eta teknologia berrietara dedikatzen diren konpainietan ere.

Zentzu horretan, Euskadi iraunkortasunean Espainiako estatuko lehenengo autonomia erkidegoa izatera pasa da Ekodiseinuaren atalean, 40 Aenor ziurtagiri (UNE-EN ISO 14006) baino gehiagorekin –jatorria Euskadin duen Normalizaziorako Nazioarteko Erakundearen (ISO) lehenengo araua–. Zenbateko hori erakundeak emandako horrelako ziurtagiri guztien erdia baino gehiago da; ziurtagiri horien bidez, enpresek ingurumenaren gaineko eraginen murrizketan egindako lana aitortzen da.

Informazioaren eta komunikazioaren teknologien alorrak ere, Euskadi muturrean kokatzen dute, web orrietarako sarbideen ziurtagiriak lortzen liderra baita: enpresen %40ak Aenor-en oniritzia dute. Horretaz gain, bigarrena da Informazioaren Teknologien Zerbitzuen Kudeaketako ziurtagirietan (TI), 30 ziurtagirirekin.

Euskal erakundeak sailkapeneko aurreko postuetan daude sektore aeroespazialeko Kalitatearen Kudeaketa-Sistemen ziurtagiriei (UNE-EN 9100) dagokienez ere, Aenor-ek guztira eman dituen zigiluen %22arekin, manufakturazioko eta zerbitzuetako enpresekin batera konpartitzen duen lekua.

9.000 produktu baino gehiago ‘N’ zigiluarekin

Horrela, euskal enpresek lurraldean egindako 9.000 produktu eta zerbitzu baino gehiagoren kalitatea bermatzen duten 1.500 ziurtagiri baino gehiago dituztela eta Aenor-en N markarekin identifikatuta daudela azpimarratu behar da. Kalitateko estandar horrek, prestigio handiari eta Euskadiren berrikuntza-egitura eredugarriari gehituz, euskal enpresei merkatu berrietako ateak irekitzen dizkie. Beraz, nazioartekotze-prozesuetan urrats handia izango da.

Datu horiek euskal enpresek lehiakortasunaren aldeko apustua egiten dutela eta ziurtagiriei dagokienez abangoardian daudela berresten dute, Estatuko kalitateen zigiluen bataz bestekoa gainditzen baitute Luz Emparanza andrearen, Aenor-en zuzendaria Euskadin, arabera. Euskadin Erakunde horretako arduraduna denak ere lurralde hori laneko segurtasunaren eta osasunaren arloan (OHSAS 180010) oso inplikatuta dagoela adierazten du, Estatuko rankingean buru izanik 160 ziurtagirirekin.

Informazio gehiago:

-Bilboko Udalak AENOR-en UNE 178301 ziurtagiria eskuratu du Open Data eta Hiri Adimendunen arloan.

-Bilboko Portuko Agintaritzak EMAS ingurumen-ziurtagiria eskuratu du.

– Ihobe-k ingurumen-alorrean euskal enpresei buruz erraztutako datuak.

-Euskadik UNESCO eta OMTren eskutik, turismo iraunkorraren destino gisa ziurtatzearen aldeko apustua egiten du.

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola Mondragon Corporation
×
×