Euskadi zain duzu
Etorkizuneko apustua
Hiriak aldatu eta bilakatu egiten dira, eraldatu. Hori da Bilbon gertatu dena,hirigintza-birmoldaketaren adibide garbia da. Bizkaiko hiriburua errautsetatik birsortu da zentzu guztietan: industriara dedikatzen den hiri grisa izateari utzi eta hiri kosmopolita eta diseinukoa izatera pasa da.
XIX. eta XX. mendeetan zehar, industriaren –batez ere, siderurgiaren– eta ontzigintzaren inguruan hazi zen. Horrela, Bilbokoa Europako porturik garrantzitsuenetakoa bihurtu zen, Europako hiri handiekin lotura-gune eta hainbat produktu garraiatzen zituen tokia, besteak beste, petrolio gordina eta eratorri finduak eta, baita, lehengaiak ere, esaterako, burdina-minerala eta ikatza.
1973an, industria krisi ekonomiko egoera larrian murgildu zen, baina ekonomia berriro bultzatzeko –bai hiriburukoa bai lurralde osokoa–, bertako biztanleen bizi-kalitatea hobetzeko eta hiria zerbitzuen gune gisa suspertzeko, birgaitze-plan ikaragarria asmatu zen.
Bilboren eraldaketa
Hiribilduaren eraldaketa jauzi-ohol izan da hiri urbanita gisa nabarmentzeko eta bere biztanleentzako erakargarria bihurtzeko. 1992an Bilbao Ría 2000 (Bilbo eta bere ingurunearen hirigintza-susperketarako sozietatea)sozietatearen sorrerarekin hasi zen andeatutako eremuak eta industria-eremuak berreskuratzeko prozesua garraioa, hirigintza eta ingurumena hobetzeko proiektuak eginez. Sozietate horrekin batera, Metro Bilbaoerabakigarria izan da Bilbo Handiaren metamorfosirako.
Hiribildua birgaitzeko plan estrategikoak eta hirigintza-garapenerako planek hiria beste herrialdeentzako erreferentzia-eredu bilakatu dute. Arrakasta azken urteetan bizi izan duen birsorkuntzak eta lurzoru ugari berreskuratu izanak, besteak beste, Olabeaga eta Zorrozaurre (Zaha Hadid arkitekto andre ospetsuak egingo duena) eragin du.
Susperraldiaren eta eraldaketaren ondoren, Bilbo nazioarte-mailan merkataritza-turismoaren eta negozioen erreferentziazko hiri bihurtu da eta gertaera garrantzitsuen (biltzarren, azoken eta abar) egoitza izateko interesa piztu du, esate baterako, Bilbao Exhibition Centre-n (BEC), Biltzarren eta Musikaren Euskalduna Jauregian, Guggenheim Museoan eta Alhóndiga Bilbaon egiten direnak erreferente nagusi gisa direla.
SPRI
Industria-hiria zerbitzuen eta negozioen hiri bihurtze horretan, zeregin garrantzitsua bete du SPRI Enpresa-Garapenerako Euskal Agentziak, Eusko Jaurlaritzari menpekotuta dagoenak. Erakunde horrek oinarri teknologikoa eta I+G-eko oinarri aurreratua eta ez hain kutsatzailea duten Lurralde Historikoko enpresak sustatzen lagundu du, ondorioz, esku hartu du industria-hiriaren birsortze eta industria-hiritik zerbitzuen hirira igarotze horretan.
SPRI-k Basque Country Expertise-ren ekimenetan parte hartzen du, zeinaren xede nagusia, Euskadin garatutako kudeaketa-proiektu arrakastatsuak kanpoan ezagutzea eta saltzea, hiri iraunkorrak sortzea, esaterako, Bilbo, nahiz euskal enpresei atzerrian negozioak bilatzea den.
Garraioa
Bilboren modernizazioaren adibide bere garraio publikoa dugu: lurrez (metroa, tranbia, Bilbobus, Bizkaibus, Termibus-eko geltokia, aldiriko trena eta ibilbide luzekoa) edo, airez, Bilboko Nazioarteko Aireportuarekin, espainiar estatuko iparraldeko erreferente nagusi gisa.
Garraiobide guztien artean, Norman Foster ospetsuak diseinatutakometroa da hiritarrei atseginik handiena sortu diena (hiritarrek gehien baloratzen duten obra da) eta Bilbo berriaren sinbolo bihurtu da.
Bestalde, metropoli-barrutiko garraioaren beste ikono bat aireportua da. Loiun dago, Bilbotik 12 kilometrora, eta bertatik operatzen duten ibilbide eta konpainia ugari ditu.
Abangoardiako arkitektura
Hiria saneatu ondoren (itsasadarraren birsorkuntza, ingurumenaren zaintza handiagoa eta abar), industriak okupatutako lekua berreskuratzea erabaki zen hiria zerbitzuen, turismoaren eta kulturaren ikono bihurtzeko. Horrela, hainbat eraikin enblematiko eta berezi egin ziren, horien artean, Guggenheim Museoa, Frank Gehry-ren obra; Biltzarren eta Musikaren Euskalduna Jauregia, Federico Soriano eta Dolores Palacios arkitektoen obra. Horietan gauzatzen den jarduerak hiribilduaren eraldaketan, turismoaren hazkundean (aisiako, merkataritzako eta negozioetako turismoan) eta hiritarren erosotasunean eragin du, espazio ireki gehiagorekin eta paseatzera, kirola egitera eta, oro har, aisiaz gozatzera gonbidatzen zaituztenekin.
Isozaki Atea, Zubizuri zubia edo la Iberdrola dorrea dira Bilbori hiri abangoardistaren irudia ematen dioten ikonoen beste adibide batzuk, zeinak, bere ondare- eta kultura-ondarea ere zaintzen duen, horien artean, Arriaga Antzokia, Arte Ederren Museoa eta Erriberako Azoka.
Sariak
Bilbok jasan duen eraldaketaren harira hainbat sari lortu ditu, horien artean,Lee Kuan Yew World City Prize I. Saria (2010), hirien Nobel Sari gisa ezagutua, jasandako eraldaketa-prozesuagatik.
Baina ez da sari bakarra izan. 2013. urte hasieran, Iñaki Azkuna Bilboko alkateak 2012ko Munduko Alkaterik Onenaren Saria lortu zuen City Mayors fundazioaren eskutik, hiriburuaren eraldaketan (industria-hiri izatetik turismoaren eta arteen nazioarte-mailako gune izatera) izandako parte-hartzea aitortuz. Halaber, urte horren amaieran, Bizkaiko Eraikitzaile eta Sustatzaileen Elkarteak (Ascobi) Azkuna saritu egin zuen Bilboren eraldaketan egindako lanagatik.