Euskadi zain duzu
Etorkizuneko apustua
Zientziaren, Teknologiaren eta Berrikuntzaren Euskal Sarea osatzen duten eragileen artean, nabarmentzekoak dira Bikaintasuneko Oinarrizko Ikerketa Zentroak (BOIZ), unibertsitatearen munduarekin lotuta daudenak; haien misioa da Euskadirentzako interes zientifikoko esparruetan jakintza sortzea.
Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarea (ZTBES), egungoa bezalako mundu globalizatu eta lehiakorrean hain beharrezkoa den lehiakortasuna lortzeko giltzarria den enpresen eraldaketaren oinarrizko ardatz gisa berrikuntza bultzatzeko Euskadin abian jarri diren ekintza-lerro ugarietako bat da.
ZTBES 1997an sortu zen, euskal enpresa-sareari eskaintza teknologiko integral, sofistikatu eta espezializatu bat eskaintzeko gai den azpiegitura bat ezartzeko helburuarekin. Zentro teknologikoen sistemaz eta Ikerketa Kooperatiboko Zentroez (IKZ) gain, ZTBES-en eragileen artean daude Bikaintasuneko Oinarrizko Ikerketa Zentroak (BOIZ) ere. Euskadirentzat interes zientifikoko esparruetan jakintza sortzeko egiturak dira. Gainera, unibertsitate ingurunearekin lotuta daude eta, ikerketa lanarekin batera, talentua erakartzeko eta hari eusteko eta profesionalen prestakuntza aurreratuan lan egiten dute.
Boiz sarearen bederatzi zentroak
Donostia International Physics Center Fundazioa (DIPC) Euskal Herriko Unibertsitateari lotutako erakunde ireki gisa sortu zen. Bere helburu nagusia da materialen fisikaren alorrean maila goreneko oinarrizko ikerketaren garapena sustatzea eta katalizatzea. Bere arloan, nazioarte mailako erreferente gisa kokatzea lortu du, Fundazioan ikerketarako egonaldiak egin dituzten zientzialarien kalitateari esker, antolatu diren Kongresuen nazioarteko mailari eta, nagusiki, Fundazioan garatutako jardueraren ondorioz egindako ekarpen zientifikoen garrantziari esker.
BC3 Basque Centre For Climate Change Elkartearen (BC3) helburua da klima aldaketaren arrazoi eta ondorioei buruzko epe luzerako ikerketan laguntzea, diziplina anitzeko esparru zientifiko honi buruzko jakintza sortzeko helburuarekin. Bere ikerketa ildoak energia sektoreak sortutako berotegi-efektuko gasak arintzearen, klima aldaketa, natura kapitala (baliabide naturalak eta ekosistemak) eta horietatik, giza-ongizateari, osasunari eta klimari dagokionez, eratortzen diren onuren arteko elkarrekiko loturen eta klima politikaren ingurukoak dira.
Basque Centre For Applied Mathematics(BCAM) zentroaren programa zientifikoak aplikatutako Matematikaren hainbat esparru hartzen ditu barnean, hala nola, ekuazio diferentzial partzialak eta kontrolaren teoria, matematika konputazionala, biologia matematikoa, bariazioen kalkulua eta materialen zientziak, matematika finantzarioak, sareen modelizazioa eta analisi matematikoa. European Researche Council (ERC) eta European Science Foundation (ESF) bezalako erakunde garrantzitsuen proiektu industrialak eta lehiakortasun planak garatzen ditu.
Basque Center on Cognition, Brain and Language (BCBL) Lengoiaren Neurozientzia Kognitiboaren arloan, ikerketa, prestakuntza eta jakintzaren transferentzian bikaintasuna bilatzera zuzendutako diziplina anitzeko zentro gisa sortuta dago. Bere ikerketa jardueraren helburu nagusia da lengoaiaz jabetzeko, ulertzeko eta produzitzeko zereginean esku hartzen duten mekanismo neurokognitiboak argitzea, arreta berezia eskainiz, elebitasunari eta eleaniztasunari.
Biofisika Bizkaia Fundazioa Bizkaian biofisikaren ikerketa sustatzeko sortu zen. Bere jarduketa-eremu nagusia Leioako (Bizkaia) Unibertsitate Campusean kokatuta dagoen Biofisika Unitatearentzako funtsak lortzea; unitate hori Ikerketa Zientifikoen Goi Mailako Zentroaren (CSIC) eta Euskal Herriko Unibertsitatearen (EHU/UPV) zentro mistoa da. Ikertzaile gazteen prestakuntza laguntzera bideratutako jarduketa espezifikoak ere babesten ditu, doktoretza aurreko eta ondorengo bekekin, ikerketan hasteko bekekin eta nabarmendutako ikasleei sariak emanez.
Material Physics Center (MPC) zentroak dauden materialek zela funtzionatzen duten ikertzen du, neurrirako materialak diseinatzeko gai izateko, baita eskala nanometrikoan ere. Espainiar Estatuko zein nazioarteko proiektuetarako materialen fisikaren ikerketak garatzen dituzte, 2010ean inauguratutako instalazio modernoetan; instalazio horietan nabarmentzeko da angelu baxuetara sakabanatzen duen X izpien laborategi berritzaile bat.
Ikerbasque Zientziarako Euskal Fundazioak eta Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU/UPV) sustatzen dute Achucarro Basque Center for Neuroscience Fundazioa eta biologia neuroglialean, oinarrizko ikerketa translazionalean zentratzen da, Alzheimer edo esklerosi anizkoitza bezalako gaixotasunentzako terapia berriak aurkitzeko. Bere helburu nagusien artean dago neurozientzien arloan Euskadiko zein kanpoko unibertsitate, ikerketa zentro, zentro teknologiko eta enpresekin lankidetza zientifikoa sustatzea.
Basque Center for Materials Aplications & Nanostructures(BCMaterials) zentroak aurreratutako material funtzionalen egituraren eta ezaugarrien arteko harremana aztertzen du. Diziplina anitzeko esparru horretan sartzen dira energian, sentsoreetan eta abarretan aplikatzeko material adimendunak, nanomagnetismoa eta aurreratutako materialak.Zentro honetan nabarmentzekoa da pelikula findun teknologia erabiltzen duela materialak prestatzeko eta europar instalazio zientifiko handiak erabiltzen dituela, neutroi- eta sinkrotroi-instalazioak esaterako, materialak aztertzeko.
Basque Center for Macromolecular Design & Engineering (Polymat Fundazioa) 2012an eratu zen eta polimeroen (existitzen diren materialik egokikorrenak) azterketan nazioarteko izen handiko zentro bilakatu nahi du. Zentro honen ikerketak energia, elektronika, garraioa, eraikuntza eta biomedikuntzarako irtenbide berrien aplikazioan zentratzen dira.