Bizkaia Talent

Zergatik Euskadi

Euskadi zain duzu

Etorkizuneko apustua

Bizkaiko feria edo azoka nagusiak

Bilbok eremu guztietan (ekonomikoa, industriala eta finantzarioa) izan duen eraldaketak hiria turismo-erreferente bihurtu dute eta, baita,negozioak egiteko, biltzarrak eta bilerak antolatzeko gune neuralgiko ere.

Bilboko Udalak Bilbao Turismo sortu zuen 1992an, zeinak, Bilbao Convention Bureau izeneko sail bat duen; horrek hirian, bilerak, feriak, biltzarrak eta konbentzioak antolatzen ditu. Halaber, Bizkaiko Foru Aldundiak internauta guztientzako lurralde historikoa sakonean ezagutzeko gida bat eskuragarri jartzen du; gida horretan, Bizkaian egiten diren emanaldien, ferien eta biltzarren berri ere jasotzen da.

Bilbok hartzen dituen feria nagusienen artean honako hauek nabarmentzen dira:

Feria hau, bi urtetik behin Bilbao Exhibition Centre-n (BEC) egiten dena, Europa mailan sektoreko hirugarren garrantzitsuena da. Edizio bakoitzean, fabrikatzaile eta banatzaile garrantzitsuenak biltzen dira bertaratuek, neurri handi batean nazioko bisitari profesionalak eta atzerrikoak, berrikuntza teknologikoak, erreminta berrienak eta makina eta erremintako sektoreko enpresa liderrak ezagutu ahal izan ditzaten.

Nazioarteko Burdinazko Gaien Feriak, egoitza BEC-en duenak, burdinazko gaien fabrikatzaile, banatzaile eta profesionalak biltzen ditu mundu osoko bisitariak eta erakusketariak erakartzeko helburuarekin. Paraleloki, Brikolajeko Nazioarteko Feria (Bricoforma) antolatzen da.

Feria arrakastatsu hau, 1993az geroztik ospatzen dena, espainiar estatuko informatikoen topagune beteranoena bihurtu da. Euskal informatikako jai nagusi hau sektoreko amateurren eta espezialisten arteko bilera da, non, ezagutza eta artxiboak elkartrukatzen dituzten eta informatikarekin lotutako jarduerak gauzatzen dituzten lau egunetan zehar Bilbao Exhibition Centre-n. Egun bakar batez joateko aukera ere bada, baina, kasu horretan ez da ordenagailua konektatzeko aukerarik emango. Milaka gazte jolasteko, telebistako saioak ikusteko, artxiboak partekatzeko, lehiaketetan parte hartzeko eta prestakuntza-hitzaldietara, -ikastaroetara eta -tailerretara joateko biltzen dira.

  • Expobodas. Bikote ezkongaientzako toki ideala.

Erakusketari, ekitaldiak antolatzen dituzten enpresa ugari, biltzen da lehiaketa honetan ezkontza-zeremoniarekin lotutako beren zerbitzuak eskaintzeko. Jatetxeak, hotelak, bidaia-agentziak, argazkilariak, bitxi-dendak, lore-dendak, ile-apaindegiak, musika, ezkontzako soinekoen dendak eta abar elkartzen dira urteko feriarik handienean; horiek laster ezkontzeko asmotan diren ezkongaiak asetzea dute xede. Topagune honek, BEC-en egiten denak, ametsetako ezkontza bat antolatzeko beharrezko zerbitzu eta detaile guztiak bilatzen laguntzen dizu.

Turismoko feriak bidaien eta turismo-zerbitzuen eskaintza zabala egiten du; bertan, bisitariek produktu berriak, nazioko nahiz nazioarteko destinuetan proposamenak eta aisialdirako eta astialdirako zerbitzuak aurki ditzakete. Lehiaketan, duela 30 urtetik antolatzen dena, ez dira faltatzen sektoreko profesionalik eta enpresarik onenak, bisitariei beren oporretako destinuei buruzko informaziorik osatuena eskaintzeko. Urteroko topagune hau Bilbao Exhibition Centre-n egiten da.

expovacaciones1

Arrantzako, portuetako, ontzien eraikuntzako eta itsasoko energia berriztagarrien sektore desberdinetako enpresak Bilbao Exhibition Centre-en egiten den topagune honetan biltzen dira. Euskadiko, espainiar estatuko eta atzerriko bisitariak (armadoreak, erosketa arloetako buruak, ontziolak eta abar) hartzen ditu. Helburu nagusia sektorearekin zerikusia duten enpresak sustatzeko epizentro bihurtzea da.

Arratza-sektorearen inguruan egindako topaketek Sinaval-Eurofishing espainiar estatu-mailan hitzordurik nagusiena bihurtu dute, jardunaldi tekniko, bilera, erakusketa, “Business Brokerage” elkarrizketa-programekin (nazioarte-mailan agendak antolatzen dituzte kontaktu berriak sustatuz, lan-taldeak sortuz eta erakundeen laguntzarekin).

Bizkaiak eraikuntza-, makinaria-, teknologia-sektoreko eta beste sektore batzuetako feriak edo azokak hartzeaz gain, kulturarekin eta adimenarekin lotutako ospe handiko azokak ere ospatzen ditu, esate baterako, Durangoko Liburu eta Disko Azoka, euskal kultura ezagutzara ematen duena. Azoka, horrela ezagutzen da, 1965. urteaz geroztik egiten da Durangon eta jende guztiari zuzendutako kultura-eskaintza zabala du, 300 emanaldi baino gehiagorekin (tailerrak, kontzertuak, hitzaldiak, aurkezpenak eta abar) eta stand ugarirekin. Azoka hau, Landako Gunea esparruan egiten dena, toki ezin hobea da Euskadiko argitaletxeen eta diskoetxeen lanak ezagutzeko eta, baita, euskal kulturaren eta literaturaren inguruan euskaldunak eta zaleak biltzeko ere.

durangokoazoka

Feria edo azoka, topaketa eta biltzarretarako agertokiak

Hiriburuan eta, Bizkaia osoan, egiten diren feriak eta biltzarrak hartzeko, badira azken urteetan eraikitako hainbat eraikin berri eta berezi nabarmentzen direnak eta bisitari, erakusketari eta enpresari asko eta asko hartzen dituztenak, hots: Bilbao Exhibition Centre(BEC), Euskalduna Biltzarren eta Musikaren JauregiaMuseo Guggenheim Museoa eta Alhóndiga Bilbao.

Bilbao Exhibition Centre (BEC), duen kokapenagatik eta neurriagatik (150.000 metro karratu), feriak, biltzarrak eta emanaldiak hartzeko gehien erabiltzen den espazioetako bat da. 2004an Barakaldon inauguratu zen; sei pabiloi eta 4.700 metro karratuko konbentzioen gunea ditu. Mota guztietako jarduerak ospatzeko primerakoa da, ferietatik eta biltzarretatik hasi eta kontzertuetara eta, baita, kirol-emanaldietarako ere.

Baina ez da bakarra. Euskalduna Biltzarren eta Musikaren Jauregia (53.000 metro karratutik gorakoa) Bilboko eraikin enblematikoetako bat da eta, bertan, biltzarrak, jardunaldiak, mintegiak eta prentsaurrekoak egiten dira, besteak beste. Prestigio handiko sari bat eskuratuta du, Apex Award Saria “2003ko Munduko Biltzar-gune Onenarena”, horrelako ezaugarriak dituen zentro batek lor dezakeen saririk garrantzitsuena, hain zuzen. Horretaz gain, espainiar estatuan Turismoaren Kalitatearen “Q” Saria lortu duen lehenengo zentroa da.

Euskalduna Jauregia medikuntzako biltzarrak hartzeak ere ezaugarritzen du. Iaz, bertan, SEIMC Patologia Infekziosoei buruzko mediku-biltzarra egin zen eta, baita, Familia-medikuntzako eta medikuntza komunitarioko Espainiako elkartearen biltzarra (SEMFYC) ere. 2013ko otsailean, OspitaleenBiltzar Nazionala egin zen eta datozen bi urteetan Oftalmologiako Biltzar Nazionala (2014) eta Ginekologiako Biltzar Nazionala(2015) ere egingo dira.

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola Mondragon Corporation
×
×