Bizkaia Talent

Zergatik Euskadi

Euskadi zain duzu

Etorkizuneko apustua

Euskadi, osasun-arloan ikerketan eta berrikuntzan erreferente

Euskadi osasunarekin lotutako ikerketetan berrikuntzatik lan egiten duten Europako eskualdeen artean abangoardian dago. Artapena, irakaskuntza, berrikuntza eta ikerketa dira euskal agintariek osasun-arloan duten estrategiaren oinarrizko habeak.

Osasun-arloan berrikuntza- eta ikerketa-jarduerak nabarmen ugaritu dira azken hamarkadetan, batez ere, 2002az geroztik; urte horretan sortu zen Berrikuntza eta Ikerketa Sanitarioko Euskal Fundazioa (BIOEF).

Osasun-arloan, berrikuntzaren eta abangoardiaren hiru adibide argi honako hauek dira, Euskadi Europako erreferente bihurtzen ari direnak:

Biocruces, ikerketa biomedikoaren elitean

Biocruces Ikerketa Sanitarioko Institutua, 2008an eratua, Euskadiko ikerketa medikoko zentrorik garrantzitsuenetako bat da. Kasik 60 ikerketa-taldek osatzen dute eta 600 ikerlari inguruk egiten dute lan bertan. Egun, zazpi ikerketa-eremu barnebiltzen dituzte; osasuneko lehen mailako artapena, prebentzioa eta gaixotasun kronikoak; minbizia; endokrinologia, metabolismoa, nutrizioa eta giltzurruneko gaixotasunak; gaixotasun autoimmuneak, hanturazkoak eta infekziosoak; nerbio-sistemako gaixotasunak; berrikuntzak kirurgian, transplanteetan eta osasunerako teknologiatan; eta ama-umeen osasuna eta laguntza bidezko ugalketa.

Institutua elkarte gisa dago eratuta eta bertako bazkideak Osasun Kontseilaritza, UPV/EHU eta BIOEF dira. Gainera, eragile zientifiko teknologiko desberdinekin itunak egin dituzte, horien artean, honako hauekin egindakoak nabarmentzen dira: CIC bioGUNE, BCAM, BERC Achucarro eta Ikerbasque.

Denbora asko ez dela, Ikerketa Sanitarioko Institutu egiaztagiri ofiziala eskuratu du, Carlos III. Institutuak ematen duena, espainiar estatuan osasunaren zientzietan ezagutza zientifikoaren sorrera sustatzeaz eta gaixotasunen prebentzioan eta arreta sanitarioan berrikuntza bultzatzeaz arduratzen den erakundea. Ziurtagiri horrek nazio-mailan nahiz nazioarte-mailan garrantzia handiagoa duten ikerketa-proiektuak lortzeko aukera emango dio eta finantzaketa publiko gehiago lortzea ahalbidetuko dio.

Biocruces-eko egoitza eraikitzea aurreikusita dago. Proiektuan zortzi solairuko eraikina eta 5.000 m2-tik gora agertzen dira.

Biopool, EBak aitortua

Biopool osasun-zentroen sareko lagin biologikoak kudeatzeko Osakidetzaren tresna da. Ikerketa-helburuekin, eta ospitaletako, unibertsitateetako, ikerketa-zentroetako eta konpainia biofarmazeutikoetako ikertzaileei zuzenduta, lagin biologikoak (odola, ehunak, ADNa eta abar) lokalizatzen laguntzen die beren ikerketak azkartzeko eta pazienteentzako tratamenduak optimizatzeko.

Biopool proiektuak Europar Batasunaren gehienezko kalifikazioa jaso du; izan ere, “ikerketaren eremuan lekua betetzen duen eta anatomia patologikoaren irakaskuntzan eta, etorkizunean, diagnostikoan, baliagarria izan daitekeen produktu berritzailetzat hartzen du”.

Biobanku desberdinetan lagin biologikoen bilatzaile honek egindako lanaren aitorpena da, kalifikazio handia, batez ere, martxan jartzeko bideragarritasunagatik eta gizartean eta ekonomikoan duen eraginagatik lortu du.

Sari hau aurretik jasotakoei gehitzen zaie, besteak beste, Anatomia Patologikoko Espainiako Elkartea & International Academy of Pathology-ren (SEAP-IAP) ikerketa-lanik onenaren saria edota berrikuntzaren “Oscar” saria, EARTO (European Association of Research and Technology Organisations)Europako Erakundeak emana.

Midatech Biogune, nazioarteko nano-medikuntzan

Midatech Biogune sozietateak Europako proiektu baten buru egingo du minbiziaren aurka GMP (Good Manufacturing Practice) egiaztagiriarekin nano-partikulak ekoizteko. Proiektu horrek, datozen urtetan zehar garatuko denak, Europako Batzordearen aldetik 8 milioi euroko aurrekontua du Horizon 2020 Programaren baitan; horietatik 3,4 milioi euro euskal enpresa honetara bideratuko dira. Horrela, Midatech Europan GMP baldintzetan nano-partikula aseptikoak ekoizteko gaituta egongo den lehenengo enpresetako bat izango da.

2006az geroztik Bizkaiko Parke Teknologikoan dagoen Midatech Pharma britainiarraren filial honek hogeita hamar langile baino gehiago ditu eta nano-partikula biobateragarriei dagokien teknologian oinarritutako nano-sendagaiak diseinatzeaz, garatzeaz eta ekoizteaz arduratzen da. Euskal konpainia honek 1,2 milioi euro inbertitu ditu bere laborategiak zaharberritzen tratamendu onkologiakoak esterilitate-baldintzetan ekoizteko.

Midatech-ek gaixotasun metabolikoen sektorean ere lanean dihardu; diabetesa duten pazienteentzako xiringarik erabili beharrik gabe intsulina haien organismoan askatzeko soluzio bat sustatzen ari da. Soluzioa xiringen ordez masailaren barnealdean intsulina askatzen duten nano-partikulak dituen tirita disolbagarri bat jartzea izan daiteke.

Hauek eta beste tresna batzuk azaltzen dute, neurri batean, euskal osasun-sistema mundu-mailan osasun-alorrean erreferentziatzat zergatik hartzen den, OCDEren ongizatearen indizeak adierazten duen gisan.

OCDEren ongizatearen indizeak

Iturria: OCDE

Data: Iraila 2014

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola Mondragon Corporation
×
×