Bizkaia Talent

Zergatik Euskadi

Euskadi zain duzu

Ezagut gaitzazu

Bizi-kalitatea eta oreka, lehentasuna Euskadin

Bizi-kalitatea ez dago bistako faktoreei soilik menpekotuta, besteak beste, ekonomia, osasuna, hezkuntza edo segurtasunarekin lotu ohi direnak. Beste hainbat alderdi ukiezinetan ere oinarritzen da, esaterako, kultura, sustraiak, ondare historikoa edo identitate-zeinuak. Faktore horien nahasketa orekatuak herritarrengan asebetetze edo ongizate-maila handia garatzea ahalbidetzen du.

Euskadin bizi-kalitate handia dago, eta hala erakusten du Europako lurralde-antolamenduaren sareko behatokiaren (ESPON) ikerketa batek; ikerketa aplikatuko programa horren xedea da garapenerako lurralde-politiken formulazioari estaldura ematea Europan. Txostenak Europako bizi-kalitatea neurtzen du, ESPONek TQoL izendatzen duenaren bidez: izaki bizidunek bizirik irauteko eta leku batean aurrera egiteko duten gaitasuna, eremu horretako bizitzari eusten dioten faktore sozioekonomikoei eta baldintza ekologikoei esker.

Europan, Bizkaia bizi-kalitaterik onena duten herrialdeen % 4ren barruan dago, 1.442 herrialderen artean. Estatu-mailan, Bizkaia eta Gipuzkoa lehen eta bigarren postuan dira, eta Araba, berriz, zortzigarrenean.

Europar Batasuneko NUTS 3 (Lurralde Unitate Estatistikoen nomenklatura ─herrialdeetakoak Euskadiren kasuan─) sisteman oinarrituta, txostena hiru multzotan banatuta dago (bizimodu onerako bideratzaileen indizea; bizi-garapenaren indizea; ingurunearekiko gogobetetze-indizea), eta bederatzi azpitaldetan, non guztira 49 adierazle aztertzen diren.

Bizimodu ona egiteko bideratzaileen indizeak aukera ematen du ongizate-estatuko azpiegituretarako sarbide hobea duten Europako herrialdeak bereizteko. Esparru horretan, Bizkaia (27/1442) eta Gipuzkoa (129) nabarmendu egiten dira rankingean, azpiegitura berdeak dituztelako. Bizkaian, kultur ondasunak ere nabarmentzen dira (134).

Bizi-garapenaren indizeari dagokionez, Euskadi dugu Europako lehena jaiotzako bizi-itxaropenaren adierazlean. Era berean, txostenak Euskadiko hiru lurraldeetako gizartearen osasun-egoera (58) ona erakusten du, pobrezia-arriskuan, hezkuntza behar baino lehen uztear edo goi-mailako ikasketak eskuratzear dauden pertsonen tasari dagokionez.

Azkenik, Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak ingurunearekiko gogobetetze-indizearen Europako rankingean dituzten postu bikainak aipatu behar dira. Indize hori honako adierazle hauetan oinarritzen da: desgaitasuna duten pertsonekiko jarrerak, lan komunitarioan parte hartzea edo ekosistemen zerbitzuen balio garbia: Gipuzkoa (33), Bizkaia (45) eta Araba (75).

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola Mondragon Corporation
×
×