Euskadi zain duzu
Ezagut gaitzazu
Bizkaiko irakaskuntzaren bikaintasuna, eta baita Euskadikoa ere, agerian geratzen da “100 ikastetxe” izeneko azterketan, zeinak, modu sakonean erakusten duen gure lurralde historikoetako ikastetxeen kalitatea eta maila ona. Horrela, Euskadi, Estatu espainiarrean eskualdeka egiten den sailkapenean bigarren lekuan legoke, Asturiasen atzetik; gure segidan leudeke Katalunia eta Madril.
2013-2014ko Txostenaren hamalaugarren edizioaren rankingean,estatuko 1.000 ikastetxe ingururen artean, Bizkaiko hainbat ikastetxe leudeke buruan, nabarmenduz gainera. Sailkapena egiterakoan, 27 irizpide hartu dira kontuan, beste askoren artean, honako hauek: hezkuntza-eredua, hizkuntzak, irakasleria, behar berezietarako errefortzuak, eskolaz kanpoko jarduerak, ikasgelako ikasle-kopurua, prezioa, garraioa, jangela edo instalazioak.
Zehazki, lehenengo hamarren artean, Bizkaiko bi daude, hots, Lauaxeta Ikastola eta Bizkaia Ikastetxea.
Lauaxeta Ikastola, Zornotzako udalerrian dagoena, espainiar estatuko ikastetxerik onena da eta lor daitezkeen 100 puntuetatik 96 lortu ditu. Ikastola da, horrek hezkuntzaren oinarrizko hizkuntza Euskara edo euskal hizkuntza duen ikastetxe gisa definitzen du. Lauaxeta ikastetxe mistoa eta itunpekoa da; hau da, finantzaketa publikoa eta pribatua biak dituela. Ikastetxe honek eskolaz kanpoko jarduera ugari eskaintzen ditu eta horien artean honako hauek nabarmentzen dira: kirolak (futbola, igeriketa, xakea, saskibaloia eta abar), hizkuntzak (ingelesezko ikastaroak udan Irlandan eta abar), kultur eskaintza zabala (euskal dantzak, antzerkia, gitarra, abesbatza eta abar), aisialdiko eskaintza zabala (bizikidetzak, lehen laguntzak, uretako sorospenak, mendizaletasuna eta abar).
Ikastola honek hizkuntzak oso garai goiztiarretik ikasten hasteak duen garrantzia bereziki azpimarratzen du (euskara 2 urtetik aurrera, ingelesa 4 urtetik aurrera, gaztelania 6 urtetik aurrera eta frantsesa 12 urtetik aurrea).
El Mundo egunkariko azterketan hitzez hitz honela esaten da: “Gure mugen barnean zein kanpoan erreferentea izaten jarraitzen du ikastetxeentzako. Baloreetan oinarritutako bere programazioa, heziketa emozionaleko saioak, haur hezkuntzan irakurketa-idazketa ingelesez irakastea, proiektuen garapenean oinarritutako ikasleen lana (10-16 urte bitarteko ikasle guztiek taldetan egiten dute lan gizarteko benetako arazo bati erantzuna emateko) dira familiek gehien baloratzen dituzten ezaugarrietako batzuk.”
Bizkaia Ikastetxea, Zamudion dagoena, ere mistoa eta itunpeko ikastetxea da. Kooperatiba eleanitz gisa eratutako ikastetxea, ikasleen artean hizkuntzak sustatzen dituena. Gaztelania, euskara, ingelesa (haur-hezkuntzako lehenengo mailatik) eta frantsesa (DBHtik aurrera) ematen dira. Bizkaia Ikastetxea, gainera, Cambridge-ko Unibertsitateko School Project eskola-proiektuari atxikitako ikastetxea da; horrek esan nahi du ikasleek azterketa ofizialak ikastetxean bertan prestatu eta egin ditzaketela. Horretaz gain, eskolaz kanpoko klaseak beste hizkuntza batzuetan ere eskaintzen dituzte, esaterako, ingelesez, frantsesez, euskaraz, alemanez eta txinatarrez.
Kooperatibak kirol ugari egiteko aukera eskaintzen du (futbola, eskubaloia, boleibola, atletismoa, tenisa, igeriketa, judo, gimnasia erritmikoa eta abar) eta ikasleen eskuragarri jartzen ditu kultur jarduerak ere, horien artean, tailerrak, hitzaldiak, jardunaldiak, bizikidetzak, udalekuak eta abar.
Hauen ikasketa-metodoak beste ikastetxe batzuen (estatukoak nahiz atzerrikoak) interesa erakartzen du eta horrela islatzen du ‘100 ikastetxe’ azterketak: “Ondo egite horren emaitza gisa, Bizkaia Ikastetxea bere bikaintasunezko praktikak EFQM 2010 Foroan aurkezteko hautatu zuten. Ikastetxeak 16 herrialde desberdinetako, horien artean, Saudi Arabia, Turkia,Australia, Errusia, Arabiar Emirerri, Austria eta Singapurreko, hezkuntza-erakundeetako arduradunak hartu zituen Ikasturte honetan, jada, bere irakaskuntza-eredua ezagutzeko interesa duten zortzi ikastetxek bisitatu dute”.
Baina bi ikastetxe hauek ez dira aipamen berezia merezi duten bakarrak.2013-2014ko espainiar estatuko eskola onenen rankingeaneuskal lurralde historikoetako beste ikastetxe batzuk ere nabarmentzen dira; horiek ere hezkuntza-eskaintza, zerbitzu eta instalazio bikainak dituzte; honatx Urdaneta, Begoñazpi, Ayalde eta Maristak (Bizkaia)Urkide eta Karmelitak (Araba) eta Axular (Gipuzkoa). Horiekin batera, eta nazioarteko ikastetxeen atalean, Ikastetxe Alemana (Bizkaia) legoke.
Euskadiko rankinga El Mundo egunkariaren arabera (gehienez lor daitezkeen 100 punturen gain)
Lauaxeta (Bizkaia): 96 puntu
Bizkaia Ikastetxea (Bizkaia): 94 puntu
Urkide (Araba): 92 puntu
Urdaneta (Bizkaia): 88 puntu
Axular (Gipuzkoa): 87 puntu
Begoñazpi (Bizkaia): 86 puntu
Ayalde (Bizkaia): 86 puntu
Karmelitak (Araba): 81 puntu
Maristak (Bizkaia): 81 puntu