Bizkaia Talent

Zergatik Euskadi

Euskadi zain duzu

Ezagut gaitzazu

Euskalduna Jauregia Euskadiko erreferente gisa

Bilbo hiriaren eta ingurunearen kultura, ekonomia, gizartea eta hirigintza biziberritzeko diseinatutako plan oso baten barruan sortu ziren eta bai Guggenheim Museoak, bai Kongresuen eta Musikaren Euskalduna Jauregiak, nasaiki bete dituzte euren helburuak. Guggenheim Museoak harengandik espero zen guztia gainditu du, bai alderdi artistiko eta kulturalari dagokionez, bai alderdi ekonomiko eta sozialari dagokionez. Euskalduna, bere aldetik, Estatuko kongresuen jauregien artean nagusi da eta lehen mailako erreferente lirikoa da.

Euskalduna, Kongresuen eta Musikaren Jauregia

Euskalduna Jauregia, Federico Soriano eta Dolores Palaciosarkitektoen sorkuntza, XXI. mendeko Bilbo berriaren erreferente bihurtzeko sortutako eraikin berezia da. Toki horretan kokatzen zenEuskalduna Ontziola zaharreko ezponda batean betiko hondartutako azken itsasontziaren eraikuntza bailitzan eraiki zen.

P

4.200 pertsona baino gehiagorentzako edukiera eta 53.000 m2dauzka, 2.164 pertsonarentzako edukiera eta 1.770 metro koadroko eszenatokia dauzkan auditorium handi batean eta hainbat ikuskizun eta jarduera aldi berean hartu ahal izateko prestatutako beste 18 areto independentetan banatuta. Edukiera eta konfigurazio ezberdindun espazio aukera zabalak era guztietako eskariei erantzuten die: kongresuak, batzarrak, aurkezpenak, erakusketak, kontzertuak, antzerkia, etab. Munduko Kongresuen Jauregi onena izendatu zuten 2003. urtean.

Euskalduna, erabilera anitzeko eraikina

Euskalduna Jauregiak nasaiki gainditu du urtez urte kongresu eskari handiari eusteko bere erronka nagusia eta aisialdirako eskaintzaren erreferente garrantzitsuenetako bat ere bihurtu da. Horrela, hiriko antzerki eta musika ikuskizunen agendaren zati handi bat jasotzen du, proposamen modernoak, klasikoak, zarzuelak eta opera barne.

Gastronomiari dagokionez, nabarmentzekoa da Michelin izar bat daukan Etxanobe JatetxeaFernando Canales sukaldariak zuzentzen du eta sukaldaritza tradizionala beste sukaldaritza sortzaileago batekin uztartzen du. Gainera, goi-mailako beste jatetxe bat ere badauka, Jauregia Jatetxea; jatetxe honek kongresu, aurkezpen, gala eta enpresen bazkari edo afarietarako cateringzerbitzua eskaintzen du. Sektore Turistikoaren Kalitate Ziurtagiria jaso zuen Euskadiko lehen jatetxea izan zen; sari horrek kalitatea egiaztatzen du, jardueraren alderdi guztietan.

 

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola Mondragon Corporation
×
×