Bizkaia Talent

Zergatik Euskadi

Euskadi zain duzu

Ezagut gaitzazu

Bizkaiko jairik eta azokarik garrantzitsuenak

Bizkaiak urtean zehar jai ugari ospatzen ditu, zeintzuek, hiriburuaren, udalerrien eta, oro har, Euskadiko Lurralde Historikoaren tradizioa eta historia osatzen duten.

Giro animatuak kaleak bisitariez eta bertakoez betetzen ditu ospakizun desberdinetan parte hartu dezaten; horien artean, honako hauek nabarmentzen dira: bertako gastronomiaren erakusketa, Herri kirolak, dantzak, herri-bazkariak, bertsolariak (bertsoak osatzen eta inprobisatzen dituzte euskaraz abestuz), kontzertuak, su artifizialak, prozesioak, erromeriak, konpartsak eta abar. Hiriko jendeak, iritsi berriek eta ikasketak edo lana direla medio beren egoitza Lurralde Historikoetan finkatu duten pertsonek parte hartzeko eta gozatzeko jaiak dira.

Gauza oro sar daiteke Bizkaiko ospakizun seinalatuenetan. Horien artean honako hauek nabarmentzen dira:

Azokak eta jaiak Bilbon

  • Aste Nagusia, edonorentzako

Begoñako Andra Mari jaiaren (abuztuaren 15ean) hurrengo larunbatean, hiribildua Marijaiari (Aste Nagusiaren ikono den panpina erraldoia, Mari Puri Herrero margolariak 1978an sortua) Arriaga Antzokiko balkoitik harrera egiteko apaintzen da.

marijaia

Txupinerak eta pregoilariak bolandera jaurtitzean, Aste Nagusiainauguratuta geratzen da eta guztiek bederatzi egun irauten duten jai-giroaz gozatu ahal izango dute.

Jaietako izpiritua hiriko gune ugaritan sumatzen da (plazetan, kaleetan, antzokietan eta abar), non, adin guztietara gaitutako ikuskizunez eta dibertsioaz gozatu ahal izango den (kale-antzerkiak, kontzertuak aire zabalean, txikigune (haurrentzako jarduerak), barrakak, lehiaketa gastronomikoak, zirkua, su artifizialak aisialdikobeste hainbat jardueren artean). Jende guztiari zuzendutako 300 jarduera baino gehiagoz osaturiko agendarekin dibertitzea.

Jaiak “Badator Marijaia” izeneko Marijaiaren omenez egindako abesti bat ere badu, himno bihurtu dena eta jaietan zehar behin eta berriz entzuten dena.

Konpartsak (gizarte-elkarteak) jaietako beste alderdi garrantzitsu bat dira, izan ere, Udalarekin jaietako programa desberdinak antolatzen dituzte; horien artean, kontzertuak eta kultur ekintzak nabarmentzen dira. Gainera, konpartsa bakoitzak bere txosna (edizio bakoitzean muntatzen eta desmuntatzen den taberna-etxetxo antzekoa, beste identitate-zeinu garrantzitsu bat dena) du, non, goizaldeko ordu txikietara bitartean ogitarteko ederrez eta edariaz gozatzeko aukera izango den.

  • Santo Tomás, baserriko produktuen azoka handia

Abenduaren 21ean, urtero, Santo Tomaseko azoka herrikoia egiten da Bilbon; milaka lagun erakartzen du mota guztietako produktuak dastatzera, talo eta txorizo (produktu izarra), txakolina eta sagardotik hasi eta euskal pastelera (postre tradizional tipikoa).

azoka

Azoka arrakastatsu horretan, duela 60 urtetik gora ospatzen dena, ehunka baserritarrek (euskal nekazariak) beren produkturik onenak erakusgai jartzen dituzte: sasoiko frutak eta barazkiak, lekaleak, baserriko ogiak, gazta, txerrikiak, gozokiak, eskulanak, landareak, loreak eta, baita, bizirik dauden oilasko, oilar, untxi eta kapoiak ere. Guztira, 280 postu (2013ko edizioan 286 postu jarri zituzten), Hareatza eta Plaza Berriaren artean kokatuak, hiriburuaren bihotzean; milaka lagun hurbiltzen dira tradizio handiko jaiaz gozatzera.Eta, noski, musika da egun horretako beste protagonista nagusia: ez dira faltatzen bertsolariak, txalaparta eta trikitia, ezta jai-giroa are gehiago alaitzen duten musika-taldeak ere.

Jai horren jatorriak baserritarrek baserrien eta nekazaritza-lurren jabeei egiten zieten urteko errentaren ordainketan datza. Nekazariek behar zituzten tresnak eta beste produktu batzuk eskuratzeko baliatzen zuten aukera hori landatutako frutak eta hazitako animaliak (baita, gaztak, hestebeteak eta abar ere) saltzen zituzten bitartean.

Bizkaian, gainerakoan, ospatzen diren azokak eta jaiak

  • Elantxobeko Madalenak

Bermeoko hainbat agintari itsasontziz abiatzen dira itsas erromerian irlaraino; han, teila bat jaurtitzen dute Bermeok irlaren gain duen jabetza aldarrikatzeko. Irlako punturik garaienean ikurriña (euskal bandera) eta herriko bandera ere jartzen dituzte. Keinu horrekin, ekitaldiei hasiera ematen zaie.

Jaietako ezaugarri bat janzkera da, mahoi urdin ilunezko alkandora batekin, itsas gizonak irudikatuz. Entzute handiko ospakizuna da, urtea joan eta urtea etorri bisitari ugari erakartzen duena.

Madalen jaiak Izaro irlaren jabetza dela eta Bermeo, Mundaka eta Elantxobe herrien arteko liskarrean du jatorria. Liskarra erronka batekin amaitutzat ematea erabaki zuten: irlara arraunean lehenengo iristen zen herriarena izango zen haren jabetza. Bermeok eta Mundakak hartu zuten parte eta Elantxobek epaile-lanak egin zituen. Bermeok irabazi zuen eta 1719az geroztik, uztailaren 22an, arraunlarien estropada berezi horren emaitza ospatzen da.

  • Lekeitioko antzara-eguna

Irailaren 5ean, Lekeition Antzar Eguna ospatzen da herriko jaietan San Antolinen omenez. Abildadea eta indarra bateratzen dituen ikuskizuna da eta parte-hartzaile gehienek uretan busti ederra hartuta amaitzen dute. Koadrilak beren ontzietatik lehiatzen dira antzararen lepoa gorputzetik bereizteko (animaliak ez du sufritzen, jada hilda dauden antzarak erabiltzen baitituzte). Irabazlea altxaldirik gehien jasaten dituena (animaliari eustea lortzen duen pertsona soka batez altxatzen eta murgiltzen da uretan) edota antzararen lepoarekin –gorputzetik bereizita– gelditzea lortzen duena izango da.

Jaiegun osoan zehar kale-emanaldiak eta musika izaten dira, egun hori kostaldeko herri horretako ikuskizunik garrantzitsuenetakoan bilakatuz.

  • Urriaren azkeneko astelehena Gernikan

Euskal Lurralde Historikoetan ospatzen den euskal nekazaritzako azokarik garrantzitsuenetakoa da. Urtero, bertako produktuak, besteak beste, gaztak, lekaleak, barazkiak, txakolina, ogia, euskal pastela, frutak, eztia, sagardoa, erroskillak eta loreak, saltzen dituzten ehunka postu biltzen ditu.

Azokara hurbiltzen direnek eskuz egindako produktuen egite-prozesua ezagutu ahal izango dute eta, baita nekazaritzako makinariaren erakusketaz gozatu ere, tokiko gastronomia bikaina probatzeaz gain.

Egun berezi horretan, hiriko kaleak festaz janzten dira, kalejirek, bertsolariek (bertsoen inprobisatzaileak), herri kirolen erakustaldiek eguna alaitzen eta bisitariak parte-hartzera gonbidatzen dituzte.

Arabako eta Gipuzkoako jaiegunak

Bizkaian nabarmentzen diren hainbat jairi buruz hitz egin dugu, baina ez dira bakarrak. Arabako eta Gipuzkoako Lurralde Historikoetan ere gertaera ugari ospatzen dira, izaera ludikoa nahiz erlijiosoa dutenak.

ArabanSan Prudentzio jaia, Arabako zaindariaren jaia, apirilaren 27an ospatzen da, jaiegunaren bezperan, Probintzia plazan, hiriburu arabarrean, egiten den danborradarekin. Hurrengo egunean, erromeria herrikoia ospatzen da Armentiako basilikan.

Ama Birjin Zuriaren jaiak ere nabarmentzen dira, Gasteizko Ama Birjin Zuriaren plazan ematen zaie hasiera abuztuaren 4an, non, milaka gasteiztar eta bisitari biltzen diren Zeledonen jaitsiera ikusteko (jaia irudikatzen duen pertsonaia enblematikoa).

Gipuzkoan, Donostiako jairik garrantzitsuenetakoa Danborrada da. San Sebastian egunean ospatzen da, urtarrilaren 20an. 00:00etan, hiriko bandera altxatzen da San Sebastianen martxaren konpasean. Une horretatik aurrera, 24 orduz, hiriko jendeak, konpartsek beren danborrak eta barrikak etenik gabe jotzen dituzte. Batetik, danbor-joleak daude, Napoleonen uniformearekin jantzita eta, bestetik, sukaldariak beren barrikak joaz.

Tamborrada_Donostia

Oso garrantzitsua den beste jai bat Donostiako Aste Nagusia da, hiriburuan abuztuaren 15eko astean ospatzen dena. Hiriak ikuskizun eta jarduera asko eta asko hartzen ditu helduen eta haurren gozagarri, non, su artifizialen argiez eta danbatekoez hondartzatik goza daitekeen.

Gipuzkoako hiriburua arraun-lehiaketa (aulki finkoko arraun-ontziak) garrantzitsuenen eta tradizio handikoen agertoki ere bada, hots,Kontxako estropada, Kontxako bandera, 1879tik aurrera ospatzen dena. Iraileko lehenengo eta bigarren igandeetan beren indarrak neurtzen dituzte Kantauri Itsasoko zortzi traineru onenek. Estropada horiek irabaztea (eta, beraz, Kontxako bandera eskuratzea) Kantauriko arraun-elkarteentzako saririk handiena da.

O

Tolosako inauteriak ere nabarmentzen dira, Euskadiko ospetsuenetarikoak baitira. Otsailean izaten da eta sei egun irauten ditu; herriko udaletxeko balkoitik jaurtitako bolanderarekin ematen zaie hasiera. Konpartsa asko izateak eta karrozen desfileak ezaugarritzen dute eta, noski, ez dira faltatzen txarangak eta jende-andanak eta mota askotako mozorroak.

Irungo alardea iruindarren artean sustraitutako jai bat da, San Martzial egunez, ekainaren 30ean, ospatzen dena; San Martzialeko Guduan tropa iruindarrek frantziarrei irabazi izana gogoratzen du. Bestalde, Hondarribiko Alardea irailaren 8an ospatzen da, 1638an herriak frantziarren eskuetan jasandako jazarpenaren amaiera ospatzeko. Guadalupeko Ama Birjinari bertako bizilagunek egindako promesa ere bada, askatuak izanez gero santutegira urtero prozesioan joateko zina egin baitzioten. Eta horrela egiten dute urtero.

Irailaren 9an, Arantzazuko ama birjinaren jaiegunean, Zarauzko Euskal Jaia ospatzen da, tokiko folklorearen erakustaldia, euskal jaietako tradizio asko eta asko biltzen dituena, horien artean, dantzari-taldeak, txistulariak, erromeria, musika eta jarduera ludikoak txikienentzako eta abar.

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola Mondragon Corporation
×
×