Bizkaia Talent

Zergatik Euskadi

Euskadi zain duzu

Ezagut gaitzazu

Euskal hezkuntzako hizkuntza-ereduak

Eleaniztasunak eta hizkuntzen azterketak, oro har, euskal gizartean azken hamarkadan hartu duen garrantzia nabarmena da, eta ez lan-eremuan soilik, kontuan hartuz, egun, kasik ezinbesteko baldintza dela administrazioan, multinazionaletan, enpresa teknologikoetan eta abarretan lanpostu bat lortzeko, baizik eta, baita, gizarte-eremuan ere, Euskadiko biztanleen eguneroko bizitzan.

Hiru lurralde historikoetan izandako boom turistikoak, Interneten orokortzeak eta teknologia berriek, komunikabideetara beste hizkuntzatan hurbiltzeak, hezkuntza-sistema hirueledunarenezarpenak (Euskara, Ingelesa eta Gaztelania), beste hainbat faktoreren artean, hizkuntza bat edo gehiago ikastearen aldeko apustua egiten duten biztanleen kopurua gehitzea ekarri du.

Euskaldunak zaintzeaz eta gordetzeaz arduratzen diren lehenengo hizkuntza beren hizkuntza da, hots, euskara, arbasoen hizkuntza eta, egun, gizartean toki zabala duena. Baieztapen hori Eustat-ek emandako 2010/2011 urteei buruzko estatistika-datuetan oinarritzen da, zeintzuen arabera, eskola-umeen %60ak beren ikasketak D ereduari jarraituz egin zituen (hots, oso-osorik euskaraz) eta beste %22ak B ereduan (hots, erdia euskaraz eta beste erdia gaztelaniaz). Eta aukera hori oso adin goiztiarrean egiten da, horrela, Haur Hezkuntzan txikitxoen %73ak beren ikasketak euskaraz (D eredua) egin zituen eta beste %23a euskara-gaztelania ereduan (B eredua) matrikulatu zen. Horrek esan nahi du euskara bizi-bizirik dagoen hizkuntza dela eta etorkizun bikaina duela.

Euskadiko eskola-jarduerari buruzko 2010-2011ko estatistika

modelos_linguisticos_EU

Oharrak: 

A Eredua: gaztelania hizkuntza beikular gisa.

B Eredua: proportzio berean euskara (euskal hizkuntza) eta gaztelania.

D Eredua: euskara (euskal hizkuntza) hizkuntza beikular gisa..

Language Rich Europe azterketatik ondorioztatzen denaren arabera,euskal biztanleen %37a elebiduna da (euskara eta gaztelania),%22ak, gutxienez, ingelesaren ezagutza ertaina du, %9a frantsesez komunika daiteke eta %4a alemana edo italiera ulertzeko gai da.

Euskadin gehien hitz egiten eta ikasten den atzerriko hizkuntzari dagokionez, EF EPI English Proficiency Index azterketaren arabera,Euskadiko biztanleak dira estatu mailan ingeles-maila onena dutenak (57,90 punturekin).

Nivel_Ingles2_EU

Europako gainerako herrialdeekin alderatuz eta ingelesaren ezagutzari dagokionez, Euskadi taularen erdi parean kokaturik dago, Alemania edo Suitzaren parean.

Nivel_Ingles_EU

Zentzu horretan, Hizkuntza-Eskola Ofizialek (HEO) garrantzia handia eduki dute euskal biztanleek beste hizkuntza batzuetan trebatzeko interesa bideratzerakoan. 2013an, Euskadiko 14 HEOek 31.797 plaza eskaini dituzte eta zortzi hizkuntza ikasteko aukera (14.693 ingeleseko plaza, 7.306 euskarakoak, 5.964 frantsesekoak, 2.491 alemanekoak, 558 gaztelaniakoak, 495 italierakoak, 170 portugesekoak eta 120 errusierakoak). Biztanleriaren artean eskari handia duten plazak dira, hain zuzen, 2010-11 ikasturtean, erregimen bereziko irakaskuntzako hamar matrikulatik bederatzi HEOetan egin ziren, maila handia eta titulazio ofiziala ematen baitute.

Atzerriko eskolak

Heziketa eleanitzagatiko interes hazkorrak, Lehen Hezkuntzatik hasita, bere adierazpen nagusietako bat Euskadin atzerriko eskolen ezarpenean du. Eskola horien ezaugarri nagusia hizkuntza beikular gisa atzerriko hizkuntza bat erabiltzen dutela da. Horrela, honako eskola hauek aurki ditzakegu: St. George Ikastetxe Ingelesa (Leioa), American School of Bilbao (Berango), Deutsche Schule Bilbao (Bilbo) edoLiceo frantsesa (Zamudio) Bizkaian, edo St. Patrick eta Deutsche Schule San Alberto Magno, biak ere, Donostian.

Horretaz gain, ikastetxe pribatuei eta itunpekoei dagokienez (finantzaketa publikoa nahiz pribatua dutenak), EF Education First (hizkuntzak atzerrian erakusten espezializatutako nazioarteko hezkuntza-konpainiak) egindako i2n azterketak Euskadiko ikastetxeetan eskainitako ingeles-maila azpimarratzen du, estatuko handienetakoa baita. Horrela, lau ikastetxe (hiru Bizkaikoak eta bat Arabakoa) 20 onenen artean daude.

Tecnologia berriak

Aipatu behar da ere, IKTen hedapenarekin, on-line ikastaroak eta etengabeko prestakuntza zabaldu direla , hizkuntzen ikaskuntzan garrantzia handia duen modalitatea. Ildo horretatik, Hiru ekimena nabarmentzen da, Internet bitartez hezkuntzako zerbitzu publikoak eskaintzera bideratutako euskal hezkuntza- ataria, ingelesa, frantsesa, alemana eta italiera ikasteko herritarren eskuragarri e-LEA programajartzen duena, euskal biztanle guztiei hizkuntzak ikasteko sarbidea edukitzea ahalbidetzeko helburuarekin.

Euskadik hizkuntzaren bitartez mundura irekitzeko duen gogo sutsua adierazten du; horregatik, herritarrek lanean dihardute profil eleanitza perfekzionatzeko, lehen Hezkuntzan eta Bigarren Hezkuntzan jada maila handikoa dena. Eleaniztasuna azkar batean ari da bidea egiten unibertsitatean, zerbitzu publikoetan, enpresa pribatuetan eta abarretan; eta hori are gehiago sendotuko da erronka hori lortzera bideratutako hezkuntza-oinarriarekin.

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola Mondragon Corporation
×
×