Euskadi zain duzu
Ezagut gaitzazu
Lurralde bat ez dute bere muga geografikoek, hiri eta herri karakteristikoek, eraikinek eta monumentu enblematikoek edo bere paisaiek soilik osatzen, baizik eta, baita bertan elkarrekin bizi diren herritar guztiek ere. Beraz, komunitate bat zaintzeko modurik onena bertako biztanle guztien segurtasunari lehentasuna ematea da.
Euskadiko Segurtasun-Indar eta -Kidegoak arduratzen dira herritarren integritate fisikoa zaintzeaz eta kriminalitateari aurre egiteaz beren jarduerekin; horren emaitza Europako eskualderik seguruenetako bat dugula da.
Herritarren segurtasunaz Euskal Polizia Autonomikoa arduratzen da, alegia, Ertzaintza, 1982an sortu zena, Udaltzaingo-kidego desberdinez gain. Arkauten (Araba) dagoen Polizia eta Larrialdietarako Euskal Akademian hezten dira.
Ertzaintza polizia hurbila, profesionala eta bere zereginagatik aintzatetsia da. Azken urteetan kaleetan presentzia handiagoa izan du, izan ere, Herritarren Segurtasun Unitatera efektiboak bideratu ahal izan dira, ibilgailu bidezko nahiz oinezko patruilak gehituz. Udaltzaingoaren lana ere azpimarratu behar da eta, baita, probintziako hiru hiriburutan polizia-zuzkidura handitzeko egindako ahalegina ere.
Azken batean, Euskadi toki segurua da, bakea eta bizikidetza sustatzen dituena, pertsonen ongizatea bilatzen duena eta gizartearekin konprometitutako polizia duena. Horren adibidez da Bilbo, planetako laugarren hiririk seguruena World’s Best Cities 2023-ren arabera. Ranking honek bizitzeko, lan egiteko, inbertitzeko eta bisitatzeko munduko 100 hiririk onenak biltzen ditu.