Euskadi zain duzu
Ezagut gaitzazu
International Institute for Management Development (IMD) erakundeak eta Hiri Adimendun eta Iraunkorren Munduko Erakundeak (WeGO) Smart City Index 2023 aurkeztu dute, 141 hiri adimendun ebaluatu dituen mundu-mailako rankinga, hain zuzen ere.
Azterlanak, hiriak sailkatzeko, teknologiak norberaren bizitza hobetzeko moduari buruz herritarrek uste dutena hartzen du aintzat. 20.000 herritar inguruk erantzun diote beren hirietako bizimoduaren hainbat alderdiren gaineko inkestari: osasun- eta segurtasun-zerbitzuak, mugikortasuna, jarduerak, lan-aukerak eta hezkuntza, eta gobernantza.
Aurtengo azterketak herritarren benetako bizi-esperientzia islatzen du, Global Data Lab-eko Giza Garapenaren Indizetik (GGI) zuzenean eskuratutako datuei esker. Indize horrek bizi-itxaropena, aurreikusitako eskolatze-urteak eta hezkuntzan burututako urteen batezbestekoa neurtzen ditu, baita hiri bakoitzeko biztanleen per capita errenta ere.
Bilboren kasuan, 27. postuan egonik ere, aurreko edizioan bezala pertzepzio ona du mugikortasunarekin lotutako adierazleetan, garraio publikoa egokia duelako eta bizikletak erabiltzen direlako hiriko trafiko-pilaketa murrizteko. Osasunari eta segurtasunari dagokienez, oinarrizko saneamendu-zerbitzuek eremu pobreenetako beharrak asetzen dituzte, eta, jardueren adierazlean, bai berdeguneak bai kultur jardueren eskaintza pozgarriak dira. Gainera, ikuskizunetarako eta museoetarako online erosketak balorazio ona dauka teknologia-mailari dagokionez. Nabarmendu beharra dago Estatuko hirien artean Madril (37.a), Zaragoza (54.a) eta Bartzelona (75.a) baino gorago dagoela sailkapenean.
Rankingeko lehen 10ak
Aztertutako 141 hirien artean, Asiakoak eta Europakoak daude lehen 20 postuetan. Aurreneko hamarrak, berriz, Zurich, Oslo, Canberra, Kopenhage, Lausana, Londres, Singapur, Helsinki, Geneva eta Stockholm dira, hurrenez hurren.