Bizkaia Talent

Zergatik Euskadi

Euskadi zain duzu

Ezagut gaitzazu

Euskadi, kontrastez beteriko paradisua

Haran berdeak, mendi basotsuak, padura lasaiak, labar ikusgarriak, hondartza paregabeak, hiri handiak eta landa-herri txikiak. Euskadi kontrastez beterik dago eta, bertan, modernoa tradizionalarekin eta hiritarra landa eremuarekin elkarbizi dira.

Itsasertza

Euskadiko hondartza ederrek kostaldeko paisaien kontrasteaz goatzeko eremu bikaina eskaintzen dute: itsasertzeko lerroko talaia pribilegiatu bihurtzen diren itsas labar malkartsuetatik hasi eta olatu otzanak jasotzen dituzten hondartza atseginetara .

Bizkaian, Urdaibaiko Biosferaren Erreserbaren barnean kokatzen diren bi hondartza daude Ibarrangelu herrian, lasaiak direnak nahiz eta bisitari asko eta asko izan, hots, Laga eta Laida. Hondar mehea, ur bareak eta edertasun basatia. Itsasoaz familian gozatzeko, egokiak dira ere, Plentzia eta Gorlizeko hondartzak, badia ederrean kokatuak, Plentzia ibaiaren ondoan eta itsasertzeko pasealeku zabal batez inguratuak. Eta askoz ere ur harroagoekin, Atxabiribil, Arrietara, Barinatxe edo La Salvaje hondartzak daude Sopelan,surfa egiteko egokiak direnak.

Gipuzkoan, Kontxako hondartza nabarmentzen da, Donostian dagoena. Hiri-ingurunean bete-betean kokatua; udan, bisitari gehien jasotzen duen hondartzetako bat da. Handik hurbil, Zarauzko hondartza dago, bi kilometroko hedadura duen hondartza zoragarria, Euskadiko luzeena da. Jauretxeez eta jauregitxoez inguratuta dago, goi-burgesiak XIX. mendean eraikitakoak. Isabel II.a erregina borboiaren uda igarotzeko lekua izan zen; horregatik, Hondartzen Erregina moduan ere ezagutzen da.

Gailurrak eta paisaiak

Hondartzei kontrajarrita, zeinak itsas mailan kokatuta dauden,mendirik garaienak dauzkagu. Gorbeia, 1.481 metroko garaierarekin, bere burua mendizaletzat duen guztientzako igo beharreko mendia da. Arabako eta Bizkaiko Lurralde Historikoen artean kokatua, mendi hori mailakatuenetakoa da, duen profil arinak edonork igotzea ahalbidetzen baitu; horrela, familia ugariren landa-irteera bilakatu da, zeintzuek, gailurreko gurutzeraino igotzen diren; euskal mendi horren enblema handienetako bat da.

gorbea_500x300

Bestetik, Anboto mendia dugu, 1.331 metroko garaierarekin. Urkiolako Parke Naturalean dagoena, neurri handi batean Bizkaiko lurralde Historikoaren barnean dago, nahiz eta zati bat Arabako Lurralde Historikoan egon. Euskadiko mendi garrantzitsuenetako bat da, kondairaren arabera, Marik, Ama Lurraren pertsonifikazioa, mendiaren ekialdeko aurpegian dagoen leize-zuloa du bizileku.

Aitxuri, Gipuzkoan, Euskadiko mendirik garaiena da, 1.551 metroko garaierarekin, eta, baita, Aizkorri mendilerroko tontorrik garaiena ere; hor dago Arbelaitz ere, hiru Lurralde Historikoetako hirugarren gailurrik handiena (1.513 metro). Historiaz eta mitologiaz beteriko mendiak dira, Euskadiko parajerik ederrenetako batzuez inguratuta, horien artean, Urbiako larreak eta trikuharriak, Arantzazuko santutegia edo Santo Cristo ermita. Ezin gintezke Aratz mendiaz (1.443 metro) ahaztu, Altzaniako mendilerroan (Gipuzkoa) kokatua, nahiz eta gailurreko harriak Araban dauden.

Eta, amaitzeko, naturaren distiraz gozatu nahi badugu, beste zenbait enklabe ikusgarriren artean, Urdaibaiko Biosferaren Erreserba eta Armañongo Parke Naturala (biak ere Bizkaian), Aiako Harria eta Pagoetako parke naturala (biak Gipuzkoan), Aralar(Gipuzkoa eta Nafarroaren artean), Aizkorri (Gipuzkoan eta Araban kokatua) eta Izki (Araban) bisitatu behar ditugu.

Hiri handiak

Eta natura puru-purutik hiri kosmopolitenetara eta modernoenetara, esate baterako, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako Lurralde Historikoetako hiriburuetara, hots, Bilbo, Donostia eta Gasteiz, hurrenez hurren.

Bilbo Euskadiko hiririk garrantzitsuenetakoa da, kosmopolitena, populatuena eta ezinegonik handiena duena. Birsortzen jakin du eta bere fisonomia eraldatzen, bere karismari eta xarmari bere horretan eutsiz. Bizkaiko Lurralde Historikoaren hiriburuak mendebaldeko Europako hiririk garrantzitsuenen buruan jartzea lortu du, kalitatean eta modernitatean haiekin lehiatuz.

Nazioarte-mailako panorama arkitektonikoko eraikinik enblematikoenetako eta modernoetako batzuen egoitza da, horien artean Guggenheim Bilbao Museoa, Euskalduna jauregia edo Isozaki Atea dorreak; horietaz gain, museo-aniztasun handia du,kultura-eta musika-jarduera ikaragarria eta, ibaiaren bitartez, Bilbo Handiaren (horrela deitzen zaio Bilboz gain beste udalerri batzuk ere barnebiltzen dituen eremu metropolitarrari) enblemetako batekin lotuta dago, alegia, Bizkaia Zubiarekin edo Zubi Esekiarekin (Portugalete eta Areeta artean dagoena), UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatua.

torres_isozaki_500x300

Bilbo berezko nortasuna duen metropolia da, modernitatearen aldeko apustua egin duena, baina, bere tradizioei uko egin gabe. Hain zuzen, hiriko merkataritzaren eta gizartearen bihotza Alde Zaharrak edo Zazpi Kale ere deitzen denak jarraitzen du izaten. Zona horretan, hiria hor jaio zen eta hiribildua hor garatu, eraikinik, merkataritza- eta ostalaritza-lokalik zaharrenak eta tradiziorik handiena dutenak daude. Eta, horiekin batera, moda, aisialdia eta zerbitzuetan azken joerak barnebiltzen dituzten beste batzuk.

Donostia udako euskal hiriburua da; Maria Cristina erregina erregenteak hara lekualdatzen zuen bere gortea udan. Hartzen dituenkultura-emanaldiek, esate baterako, Nazioarteko Zinemaldiak edo bere Jazz Jaialdiak ospe handia eman diote itsasertzeko hiri honi. Bere erakargarri nagusienetakoa, alegia, gastronomia, ahaztu gabe. Diotenez, Donostia da munduan biztanleko Michelin izar-kopuru handiena duen hiria. Hain zuzen, Parisekin batera, hiriak hiru Michelin izar dituztenhiru jatetxe ditu. Alabaina, alde zaharreko pintxoen tabernak dira jendearen artean ezagunenak. Horietan, sukaldaritzako benetako artelanak miniaturan jartzen dira erakusgai, mokofinenak gustura uzteko.

Bestalde, Gasteiz hiri modernoa eta ondo egituratutakoa da,hirigunean oinezkoentzako zona zabalekin, bertako biztanleentzako eta bisitarientzako konta ezin ahala zerbitzu dituena. Duen berdegune-kopuru handiak (2012an European Green Capital izendatu zuten), kirol-ekipamendu eta zentro soziokultural ugariek zinez abalatuta, ingurumenarekin harmonian bizitzeko pentsatutako eta diseinatutako hiria da..

Hiri honek ere, Erdi Aroko bere iragana eta modernitatea uztartzen jakin du. Bere Hirigune Historikoak, Monumentu Multzo izendatua izan denak, bere ondare historiko aberatsa kontserbatzen du belaunaldi berriei erakusteko, horiek mundu teknologiko eta digital batean bizi diren bitartean.

Landa-ingurunea eta itsasertzeko hiribilduak

Euskalduna denaren esentzia, benetako eta sustrai sakoneko Euskadi beren hizkuntza (euskara) eta aspaldiko tradizioak eta ohiturak gordetzen dituzten barneko herrietan eta itsasertzeko herrietan dago. Historiaz beteriko herriak baina modernitateari uko egiten ez diotenak. Kultura naturarekin uztartzen den lekuak, bere aisialdiko agendan azokak, erromeriak eta bertako kirolak protagonista nagusi izanik.

Landa-inguruneak eta ingurune berdeak, ogibide nagusia, abeltzaintza, nekazaritza eta artzaintza ditu. Lana gogor egiten ohituta dauden jendeen izaera gogorra, sendoa eta zintzoa landu duten jarduerak. Abadiño, Gernika, Balmaseda, Zalla, Elorrio, Durango, Otxandio, Urduña, Orozko, Mungia, Lezama, Markina, Zeanuri (Bizkaia); Tolosa, Ordizia, Bergara, Astigarraga, Idiazabal, Oñati, Azpeitia (Gipuzkoa); Amurrio, Okondo, Biasteri, Eltziego, Labraza (Araba) dira horren adibideetako batzuk, baina hiru euskal Lurralde Historikoetako barneko eskualde guztiek dituzte oso herri interesgarriak.

Itsasoa ere hertsiki lotuta dago Euskadiren idiosinkrasiarekin. Kantauri Itsaso zakarrak, Bizkaiko Golkoko badia osoa inguratzen duenak, landu du itsasertzeko hiribilduen eta itsasotik bizi diren jendeen nortasuna eta urbanismoa, urenganako sentitzen duten grina traineruen estropada bidez gauzatzen den kirolera eraman dutenak. Arrantzaleek arrantza-aparailu tradizionalak erabiltzen jarraitzen dute estimazio handia duten hegaluzeak harrapatzeko. Euskal tripulazioak ehunka urtetan zehar mundu osoko itsasoetan eta ozeanoetan barrena ibili izan dira eta ibiltzen jarraitzen dute Itsasoko “fruituak” biltzen, merkataritza-ibilbide berriak irekiaz eta, baita, mundu berriak aurkituaz ere, horietara beren lurraldeko bizimodua eramanez.

Bermeo, Bakio, Mundaka, Elantxobe, Lekeitio, Ondarroa, Ea, Zierbena, Mutriku, Santurtzi, edo Plentzia, guztiak ere Bizkaian, arrantza-tradizio handiko herriak dira. Eta alboko Gipuzkoan, Zarautz, Getaria, Hondarribia, Zumaia, Pasaia, Orio edo Mutriku, berriz, oraindik marinel izpirituari eusten dioten herriak dira.

Aipatu ditugun barneko eta itsasertzeko herri horiek bisita merezi dute, Euskadiko herri guztiek eta bakoitzak bezala.

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola Mondragon Corporation
×
×