Bizkaia Talent

Zergatik Euskadi

Euskadi zain duzu

Nortasuna

Gernikako arbola, Bizkaiko eta euskaldunen sinbolo

Bizkaiko Batzar Nagusien multzo arkitektonikoaren bihotzean kokatua, Gernika – Lumoko hiribilduan, Busturialdeako eskualdean, Urdainbaiko Biosfera-Erreserbako zati dela, Gernikako arbola Euskadiko sinbolo unibertsalenetakoa da.

Antzina, bere itzalpean ospatzen ziren zeremonia zibilik garrantzitsuenak eta, gaur egun ere, euskal bizitza politikoko gertaerarik esanguratsuenen gune da, esate baterako, Lehendakariaren (Euskadiko lehendakaria) eta Bizkaiko Ahaldun Nagusiaren (Bizkaiko Lurralde Historikoko lehendakaria) kargu-hartzea eta zin egitea.

Haritz horren azpian, mendeetan zehar, Bizkaiko Jauntxo izendatuak izan behar zutenek kargua hartu aurretik euskaldunen libertateak eta foruak (lege zaharra), errege-erreginekin itundutakoak, errespetatzeko zina egiten zuten. Zuhaitzaren adarren azpian, Jauntxoek Jaurerriko arazoak eztabaidatzen eta konpontzen zituzten. Jaurerria lur lauek, Bizkaiko hiriguneko lursailek eta baserriek, elizateek, herriek edo udal-barrutiek, hiribilduek eta Urduñako hiriak osatzen zuten eta, beranduago, Enkarterrietako eta Durangaldeako eskualdeak ere atxiki ziren.

Mendeen poderioz, Gernikako Arbola benetako sinbolo bihurtu da eta ez Bizkaiaren sinbolo soilik, baizik eta, euskal gizarte osoaren sinbolo. Bizkaiko Lurralde Historikoaren eta bertako biztanleen libertate tradizionalak sinbolizatzen ditu eta, hedapenez, euskaldun guztien libertateak.

Gaur egungo arbola 2004an landatu zen, arbola zaharra ordezkatzeko, onddo baten ondorioz ihartu baitzen. “Arbol Seme” deiturikoaren –“Arbola Zaharra” 1860an ordezkatu zuena– ernamuinetako bat da. Gernikako Arbola Zaharraren enborra –1742an landatua izan zena, “Arbola Aita” ihartu zenean– Batza-etxearen esparruan ikus daiteke. “Arbola Zahar” hori dokumentuetan agertzen denen artean zaharrena da, XIV. mendean datatua.

Gernikako Arbola Bizkaiko Foruen lehenengo edizioko Lurralde Historikoaren armarrian agertzen delako ere bada sinboloa.

arbol2

Euskaldunen libertateak

1853an, Jose Maria Iparraguirrak, Gerra Karlisten (Karlistaldien) garaikideak “Gernikako Arbola” abestia idatzi zuen arbola horren garrantzia nabarmentzeko eta, berehala, benetako ereserki bihurtu zen euskaldunen libertateak frantziar iraultzak garaitu zuenetik haiek mugatu edo ezabatu nahian zebiltzanen aurrean defendatzen zituzten guztientzako. Garai nahasi haietan, Iparraguirreren ereserkiak Gernikako Arbolaren balio sinbolikoak lurraldeko herritarren libertateen proiekzio-esanahi tradizionala gainditzea lortu zuen euskal subiranotasunaren sinbolo bihurtzeko.

Gernika euskaldunen lurralderik adierazgarriena eta sinbolikoena da eta askatasunaren ikur. Don Tello kondeak 1366an sortua, hiria mundu-mailan tristeki ezagutzen da 1937ko apirilaren 26an, Luftwaffe-ren Cóndor Legioak bonbardatua izan zelako espainiar gerrate zibilean zehar; bonbardaketa hori mundu-mailan biztanleria zibilaren kontra egindako lehenengo bonbardaketatzat hartzen da. Abiazio naziak Espainiako Bigarren Errepublikako gobernua agintetik kentzeko ahaleginean Francisco Franco matxinatu militarrari laguntzeko eraso zuen, ordura arte ezagutu ez bezalako indarrez biztanleria zibila airez bonbardatuz. Gernika suntsituta geratu zen, ez, ordea, Batzar-etxea edo Arbola, kasik ez zuten inolako kalterik jasan. Bonbardaketa-garaian bizirik irauteak are gehiago lagundu zuen haritz hori Euskaldunen sinbolo bihurtzen.

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola Mondragon Corporation
×
×