Bizkaia Talent

Zergatik Euskadi

Euskadi zain duzu

Nortasuna

Gizateriaren Ondarea Euskadin

Euskadin, Gizateriaren Ondare gisa nabarmentzen diren lau leku daude, hots: Bizkaiko Zubi Esekia eta labarretako artea duten Altxerri, Ekain eta Santimamiñeko kobazuloak. UNESCOk aitortu dituen euskal tokien artean bosgarrena Urdaibaiko estuarioa da, baina kasu honetan ez da Gizateriaren Ondare, baizik eta Biosferaren Erreserba, 1984an izendatua.

UNESCOk (Hezkuntza, Zientzia eta Kulturarako Nazio Batuen Erakundea) 1972az geroztik munduko ondarea babesten eta zaintzen du. Urte horretatik aurrera, munduko kultura- eta natura-ondarearen babesari buruzko konbentzioa egiten da eta leku edo monumentu bat gizateriarentzako baliotsua dela irizten badiote gizateriaren ondare titulua aitortzen zaio.

Balio unibertsal berezia duen leku batek munduko ondare izendapena jasotzen badu babestutako ondare izatera pasatzen da, iraganetik jaso duguna eta datozen belaunaldientzako kontserbatu eta zaindu behar duguna.

Zeregin horretarako, UNESCOk hainbat erakunde independenterenaholkularitza jasotzen du, horien artean, Monumentuen eta Lekuen Nazioarteko Kontseilua (ICOMOS), Natura Kontserbatzeko Nazioarteko Batasuna (IUCN), eta Jabetza Kulturala Zaintzeko eta Zaharberritzeko Nazioarteko Batzordea (ICCROM).

Euskal kostaldeko geoparkea UNESCO sarean sartu da beste hamarrekin batera

Deba, Mutriku eta Zumaia zorioneko daude. Euskal kostaldeko geoparkea UNESCO sarean dago. Halaxe berretsi zuen aho batez 38. Konferentzia Orokorrerako 2015eko azaroan Parisen bildutako Batzar Nagusiak. Bertan, Lurreko Zientzien eta Geoparkeen Nazioarteko Programa sortzeko erabakia hartu zen, eta gaur egungo 120 geoparkeak egongo dira bertan. Haien artean, Euskadikoa dago, baita Estatu espainoleko beste hamar ere.

Geoparque

Zubi Esekia

Bizkaia Zubiak Nerbioi Ibaia zeharkatzen du, Bizkaiko bi herri, Portugalete eta Getxo, elkartuz. Munduko zubi transbordadorerik zaharrena da eta egunero funtzionatzen jarraitzen du. Urtero, sei milioi bidaiarik erabiltzen dute zubi esekia ibaia zeharkatzeko.

puente_bizkaia500x300

1893an inauguratu zuten eta Alberto de Palacio arkitektoaren obra da. 2006ko uztailean UNESCOk Gizateriaren ondare izendaturik, espainiar estatuan aitortutako lehenengo ondasun historiko industriala izan zen eta autonomia erkidegoan aitorpen hori lortu zuen lehenengo kultura- edo natura-ondasuna. Industria-Iraultzako metalezko arkitekturako eraikuntzarik adierazgarrienetakotzat daukate eta ondare unibertsal izendatu zuten “sormen teknikoko adierazpen ezohikoa delako, bere funtzionalitatea eta edertasun estetikoa primeran konbinatzen dituena.”

Urdaibaiko Biosferaren Erreserba

Busturialdeako eskualdean kokatua, Urdaibai Bizkaiaren bihotzean dagoen bitxi naturala da. Europako hezegune garrantzitsuenetakoa, dibertsitate eta aberastasun paisajistiko eta ekologiko paregabea dituena.

22.000 hektarea irekitzen dira Gernikako ibaiaren inguruan natur gune paregabea sortzeko; balio handiko altxor biologikoa du eta, bertan, ekosistema asko eta asko biltzen dira eta fauna- eta landaretza-komunitate bereziak, oso espezie garrantzitsuak, multzokatzen dira. Itsasertzeko labarretatik eta hondartzetatik hasi eta barnealdeko baso eta ibaietara, itsas padurak eta ibaiko ibarrak barne; dituen aztarnategi arkeologikoak eta aztarna historikoak ahaztu gabe.

Biosferako Erreserba izendatu zenetik 20 urte igaro ondoren, helburu nagusia bete dadin zaintzen jarraitzen du, hots, sistema naturalak eta dibertsitate biologikokoak kontserbatzea eta bere baliabideen arrazoizko erabilera.

urdaibai500x300

Santimamiñeko koba

Santimamiñeko koba, paraje paregabean kokatua, Urdaibaiko (Bizkaia) arroaren ekialdean, Ereñozar mendiaren hegoaldeko hegalean, erreferentzia-puntu izan da pasa den mendean neurri handi batean. Bederatzi hamarkadetan zehar, bizkaitarrek, belaunaldiz belaunaldi, kobazuloko galerietan zehar ibiltzeko eta labar-pinturak eta grabatuak kontenplatzeko aukera izan dute; alabaina, egun, koba, aurrekoak bezala, jendeari itxita dago 2006az geroztik, pinturak babesteko eta kontserbatzeko programa dela eta.

Alabaina, ordu eta erdiko iraupena duten ibilbide gidatuak egin daitezke. Haitzuloko sarbidetik sartzen da atarira eta hortik egiten ari diren indusketa arkeologikoa begizta daiteke. Kobazuloan, duela 14.000 urte baino lehenagoko gizakien kokalekuen aztarnak kontserbatzen dira eta Bizkaiko aztarnategi arkeologikorik garrantzitsuena da. Labar-pinturak dauden gelak ezin dira bisitatu. Las salas de las pinturas rupestres no se pueden visitar.

San Mameseko ermita, interpretazio-zentro bihurtua, bisitatu ondoren, kobazuloaren barnealdea ezagutu daiteke 3D formatuan eskaintzen den bisita birtual sofistikatuari esker. Bertan, mutiko batzuen jakin-mina zela medio, 1916an aurkitu zituzten labar-pintura ospetsuak ere ikus daitezke.

Pintura horiek, berrogeita hamar inguru, ikatzez eta/edo ebaki bidez margotuak, Goi-Paleolitoko Madelein aldikoak dira (13.000 K. a.) eta animalia desberdinak irudikatzen dituzte: hogeita hamabi bisonte, zazpi ahuntz, sei zaldi, hartz arre bat, orein bat eta beste irudi batzuen aztarna osatugabeak.

cuevas_santimamine2500x300

Gainera, kobazuloa edertasun geologiko handikoa da, estalagmita- eta estalaktita-formazio ugarirekin, kasu batzuetan zutabe ikusgarriak osatzen dituztela.

Irudiak: www.santimamiñe.com

Altxerriko kobazuloa

Beobategaña mendiaren ekialdeko hegalaren magalean, Aian (Gipuzkoa) dago Altxerriko kobazuloaMadeleine garaiko labar-pinturak eta grabatuak ditu, K. a. 13.000 eta 12.000 bitarteko aldikoak.

Askotariko animalia-espezien grabatu eta pinturak daude kobazuloan. Grabatuak ondo kontserbatuta daude, aldiz pinturak oso hondatuta hezetasunaren ondorioz. Horregatik eta kobaren trazadurak ibilbidea zaildu egiten duelako, koba beti itxita egon da jendearentzako. Horregatik, hain zuzen, Euskadiko hiru kobazuloetatik ezezagunena Altxerrikoa da.

Pinturak hiru ikaslek aurkitu zituzten 1962ko urriaren 28an, harrobi batean izandako leherketa baten ondorioz irekita geratu zen sima batera jaisteko prestatzen ari zirela. Simaren inguruko horma batean bisontearen irudia osatzen zuten trazu beltz batzuk begiztatu zituzten. Une horretatik aurrera, kobazuloko beste toki batzuetan ere beste irudi-multzo batzuk aurkitu zituzten.

Animalia-mota desberdinen irudiak irudikatzen dituzte: batzuk, santutegi guztietan komunak direnak, esate baterako, zaldiak, bisontea, ahuntza; baita oso ohikoak ez diren batzuk ere (sugea) eta Euskadiko gainerako kobazuloetan ezezagunak direnak ere bai, hots, elur-oreinak, antilope saiga, jatuna eta erbi artikoa. Antropomorfoaren irudia ere ezezaguna da.

En esta cueva se encuentra una de Kobazulo honetan dago Europako labar-pinturarik handiena, gorriz margotutako bisonte ikaragarri bat da, 5 metrokoa eta, gainera, koba horretan koloretan margotutako irudi gutxietako bat da, bertako obra gehienetan beltza nagusitzen baita.

Ekaingo kobazuloa

Zestoako (Gipuzkoa) Sastarrain bailaran, duela 13.000 urteko gizakiak ezagutu zuen ingurune horretan, Europako historiaurreko santutegirik garrantzitsuenetakoa dago1969an aurkitu zuten eta labar-arteko 70 irudi ditu: horietako 64 margotuak eta 6 grabatuak. Lehenengo irudia, zaldi-buru handi bat, kobazulo sarreratik 50 bat metrora dago eta azkeneko irudiak, berriz, 150 metro baino gehiagora.

Ekaingo kobazuloak horma-arte franko-kantabriarreko zaldi-multzorik ederrenetakoa barnebiltzen du. Badirudi, batera ekoiztua dela, irudiak gainjarri ez zitezen izandako kontuagatik, arte paleolitikoko panel askotan ez bezala.

Zaldiez gain, beste zenbait animalia ere irudikatuta daude, esaterako, izokinak, bisonteak, hartzak, oreinak eta ahuntzak. Koloreei dagokienez, okre kolorea eta beltza nagusitzen dira.

Aranzadi Zientzia Elkarteak, 1947an eratu zenetik Gipuzkoako Historiaurreko Ondarea zaindu duenak, Ondare-Ondasun paregabe honen kontserbazioa kostata defendatu du. Ordutik aurrera, ahalegin handiz defendatu izan du leku bikain hau eta, horregatik, koba aurkitu zen modu berean eta duela mende asko egon den modu berean kontserbatzen da.

Horregatik, koba ezin da bisitatu; hori konpentsatzeko, Ekainberri eraiki da, kobaren erreplikaZestoako herrigunetik 600 metrora dagoena, jatorrizko kobatik oso hurbil. Erreplika horri esker, duela bost urte ireki zenetik, jada, 170.000 lagunek bisitatu dutena,euskal paleolitikoko ondare artistiko hori aurkitu, ezagutu eta sentitu dezakegu, UNESCOk Gizateriaren Munduko Ondare izendatu zuena 2008ko abuztuaren 13an.

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola Mondragon Corporation
×
×