Euskadi zain duzu
Nortasuna
Nazio guztiek beharrezkoak dituzte beren nortasun-zeinuak oinarrituko dituzten sinboloak. Beste nazioetatik bereiziko dituzten eta nortasun bereziaz hornituko dituzten beren enblemak. Gure nazioak ere aukeratu ditu bere intsigniak, jada gure ondarea osatzen duten eta herri euskaldunaren sinbolo unibertsal bihurtu diren ezinbesteko elementuak.
Euskal sinbolo adierazgarrienen artean ikurriña, Gernikako arbola, lauburua, eguzki-lorea, argizaiola eta makila ditugu. Jarraian, horien jatorriari eta esanahiari buruz hitz egingo dugu.
Ikurriña
Ikurriñak (Ikur + egiña), 1894an sortuak, Bizkaiko Euskal Lurralde Historikoko sinbolo izan nahi zuen, baina hiru hamarkada pasatxotan, Euskal Herri osoaren sinbolo izatera igaro zen. 1979an, Euskal Autonomia Erkidegoko bandera ofizial aitortu zuten, non, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Lurralde Historikoak sartzen diren. Egun, gure herriaren sinbolo instituzionala da.
Gainjarritako bi gurutzez osatutako bandera da, oinarria gorri bermiloizkoa, kolore berde biziko ikoroskia eta gainjarritako gurutze zuria dituena. Gorria Bizkaiko ezkutuaren hondoko kolorea da eta, jatorrian, Bizkaia irudikatzen zuen eta, orain, hedapenez, Euskal Herri osoa. Odol-kolore gorria, Padurako Haran zaharrean izandako guduak ematen dio esanahia; gudu horretan, euskaldunak leondarren aurka borrokatu ziren eta, borrokaldien ondorioz, harriak odolez blaitu ziren, horrela, leku hari Arrigorriaga (harri gorria) izena jarri zioten.
San Andresen Gurutze berdeak umiltasuna, sufrimendua eta itxaropena irudikatzen ditu eta Gernikako Arbola sinbolizatzen du. Gurutze zuriak, berriz, legeek bidezkoak izateko euskarri izan behar dituzten balio etikoak irudikatzen ditu.
Gernikako Arbola
Gernikako Arbolak Bizkaiko eta bertako jendearen eta, hedapenez, euskaldun guztien, askatasun tradizionalak sinbolizatzen ditu. Gernikako Batzar Etxearen aurrean dagoen haritza da. Egun bertan landatuta dagoen arbola “Aita Haritzaren” ondorengoa da; haren azpian, Foruak indargabetu zirenean, Bizkaiko Jaurerriak lurraldeko askatasunak errespetatzeko zina egin zuen. Handik aurrera, Jaurerriko Batzarrak han ospatu ziren.
Egun, ekitaldi bereziak ospatzen dira bertan, horien artean, Lehendakari kargua (euskal lehendakaria) eta Bizkaiko Ahaldun Nagusiaren kargua hartzea eta zina.
Lauburua
Hitzez hitzezko itzulpena (lau buru) izango litzateke. Lauburua antzina antzinako sinbolo mitologikoa da, eguzkia irudikatzen duena. Helize moduan mugitzen ari den astroa, itxura lerromakurrekin. Kasik Europa osoan komuna da eta herri batzuetatik besteetara zabaldu zen, nahiz eta, batez ere, tradizio zeltari lotuta egon.
Augurio onaren zeinua da eta gaizkiaren eragina uxatzen duen eguzkia irudikatzen du; horregatik, hain zuzen, ikusten dira harrian grabatutako lauburuak etxe eta baserri (euskal landa-etxe tradizionalak) askotako ateen goiburuetan. Ateburuetan, armairuetan, kaxatan, hilobietan apaindura-sinbolotzat ere erabiltzen da, baita, bitxiak egiteko ere, zintzilikarioak, eskuturrekoak eta belarritakoak.
Eguzki-lorea
Euskal mitologian indar handia duen sinboloa da eta basa kaktusaren lore lehorra irudikatzen du. Bere itzulpena eguzki-lorea da. Antzina, bere argiaz izpirituak,ekaitzak eta beste edozein arrisku uxatzeko gaitasuna zuela uste zen. Horregatik, hain zuzen, nahiko ohikoa da oraindik baserri askotan ikustea ateen edo tximinien gainean. Bitxietan ere ikus daiteke.
Argizaiola
XVI. eta XVII. mendeetan fabrikatzen zen sinboloa da. Bere izena argizari ohol itzultzen da; zurezko ohol bat da eta haren gainean kandela fin bat biribilkatzen da. Argizarizko oholtxo horrek etxeko su sinbolikoa eramaten du eta sua eramaten zuenak hildakoen oroimenez egiten ziren ospakizun erlijiosoetan suari piztuta eusteko ardura zuen.
Euskal makila
Horrela deitzen zaio hasiera batean defendatzeko, erasorako armatzat eta animaliak ehizatzeko erabiltzen zen makuluari. Urteak aurrera egin ahala, lan-tresna ere bilakatu zen, batik bat, artzainena; oinez ibiltzen laguntzen zuen eta neurtzeko tresnatzat ere erabiltzen zen.
Egun, gure artean, beste kultur sinbolo bat bihurtu da, jolas, kantu eta errituetako protagonista. Horretaz gain, makilak aspaldi-aspalditik datorren errespetu- eta botere-balioak ere irudikatzen ditu. Hori dela eta, euskal alkateek eta lehendakariek eta beste hainbat agintarik makila jasotzen dute beren agintaritzaren sinbolotzat eta makila opari jaso duena publikoki omentzeko ere erabiltzen da.