Bizkaia Talent

Zergatik Euskadi

Euskadi zain duzu

Nortasuna

Elkarte gastronomiko edo txokoak, janari onaren tenpluak

Jakinaren gainekoa da Euskal Herriko altxorrik handienetako bat gastronomia dela; eta gastronomia horren ordezkari dituguMichelin izarra duten hogei jatetxe eta hainbat chef, besteak beste Berasategi, Subijana, Arzak, Aduriz eta Atxa, goi-sukaldaritzaren Olinpora eraman baitute euskal sukaldaritzaren izen handia.

Euskal Herriko gastronomia, ordea, bost sardexkako jatetxeetatik edo egile-plater sofistikatuetatik harago doa, horiek otordua prestatzeko eta lasai-lasai jatera mahaian esertzeko euskal erritu errotuaren tontorra baino ez baitira. Horiez gain elkarte gastronomiko edo txoko izenekoak daude, janari onaren benetako tenpluak.

Elkarte pribatu horiek euskal sukaldaritzaren kulturaren oinarri garrantzitsuak dira. Izan ere, sukaldearen aldare bihurtzen dira eta jendeak, aisiaz adiskide eta senideekin gozatzeaz gain, gastronomia adierazpide bihurtzen du.

Bazkideak arduratzen dira guztiaz: erosketa egiteaz (edo ehiza eta arrantza egin eta uzta biltzeaz…), janaria prestatzeaz eta baita mahaia jasotzeaz ere. Otorduan edo otorduaren ondoren elkarrekin abesteko ohitura dago, baita karta-jokoan aritzeko edo herri-kirolez edo futbolaz hitz egiteko ere.

gente_comiendo

Jatorria

Euskal Herrian 1.552 elkarte gastronomiko daude,sociedadesgastronomicas.com atariaren arabera: 785 Gipuzkoan, 458 Bizkaian eta 214 Araban. Eta guztira 32.000 bazkide baino gehiago dituzte. Ez da harritzekoa elkarte gehien Gipuzkoan egotea, hantxe sortu baitziren XIX. mendearen erdialdera.

Lehenbiziko elkarte gastronomikoa, ‘La Fraternal’, Donostian sortu zen 1843an. Industrializazioaren gorakadak eta landa-eremuko biztanleak hirira bizitzera joateak eman zien bidea txokoei: landa-eremuetako sagardotegiei hartu zieten erreleboa, hirian elkarretaratzeko eta mahaiaren inguruan gozatzeko leku gisa.

sociedad_gastronomica2500x300

Gero, elkarte gastronomikoak Euskal Herriko gainerako lurralde historikoetan hedatzen hasi ziren. Gaur egun Amerikako herrialde batzuetan ere badaude txokoak, euskaldunen koloniak dauden lekuetan.

Funtsean, elkarte gastronomikoak gourmet zorrotz eta lagunkoien paradisuak dira, beste inon ez bezala adiskidantza giroan jateko, abesteko, jokoan aritzeko, eztabaidatzeko eta mundua konpontzeko aukera ematen baitute, besteak beste.

Irudiak: www.sansebastianturismo.com

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola Mondragon Corporation
×
×