Bizkaia Talent

Prentsa-aretoa

Berriro ere, Euskadi liderra izan da 2014ko unibertsitarioko batez besteko gastuaren sailkapenean

2015/07/16

Berriro ere, Euskadi lehen postuan egon da unibertsitate publikoetako ikasleko batez besteko gastuan. Izan ere, 9.312 eurorekin sailkapeneko liderra den Euskadiko Autonomia Erkidegoa eta 8.355 eurorekin bigarrena den Nafarroa estatuko batezbestekoaren gain-gainetik daude kokatuta, 6.480 eurokoa da-eta. Beraz, Euskadik eta beste erkidego batzuek inbertitutakoaren arteko aldea 4.000 eurokoa da, Balearretan zenbateko hori 5.277 eurokoa da-eta (bertako unibertsitateak gutxien inbertitzen du ikasleko).

Autonomia-erkidegoetako ikasleko gastu arruntaren adierazlearen arabera, beraz, aldagarritasuna handia da benetan, batzuek 5.600 euro baino gutxiago eta beste batzuek 9.000 euro baino gehiago inbertitu dituztelako; Euskadik, esaterako.

Datu horiek Jakintza eta Garapen Fundazioak (CyD) egin berri duen Espainiako unibertsitateen ekarpena 2014ko garapenean txostenean azaltzen dira, gaur egungo zuzeneko 47 unibertsitate publikoetako datuen bidez estatuko unibertsitate-sistemari buruzko azterketa ekonomikoa egiten den kapituluan, hain zuzen ere.

Txostenean bertan adierazten denez, honako hauexek izan dira ikasleko gastu arrunt gehien eduki dituzten unibertsitateak: Euskal Herriko Unibertsitatea eta Kataluniako Politeknikoa (ikasleko 9.000 euro baino gehiago); eta, ondoren, Nafarroako Publikoa, Madrilgo Carlos III, Rovira i Virgili eta Errioxakoa (ikasleko 8.000-9.000 euro). Kontrako egoeran, Rey Juan Carlos unibertsitatea dago, bere gastua 3.000 euro ingurukoa izan da-eta. Ostean, Jaengo, Malagako eta Leongo unibertsitateak daude, euren gastua 4.900 eta 5.250 euro artekoa izan da-eta.

2014ko CYD txostenean, nabarmendu ere egiten da unibertsitateak atentzio berezia eskaini behar diola gazteen enplegagarritasunari eta are gehiago sustatu behar duela ikerketak enpresen sorrerarekin eta berrikuntzarekin daukan lotunea. Horrez gain, iraultza digitala nagusi denean, fundazioaren azterketak teknologia digitalen integrazioa ere nabarmentzen du hezkuntza birtualean eta zuzenekoan nahiz ikerketan berritzeko aukera handi moduan.

Azterketan bertan ere, azpimarratu egiten da atzerriko ikasle gehiago erakartzea oso garrantzitsua dela eta mugikortasuna sustatu behar dela. “Ikasleen %2 baino ez dira atzerritarrak, Europar Batasuneko %8ren aldean. Gazteen artean, nazioarteko kultura landu beharra dago, gero eta globalizatuago dagoen munduko arazoei aurre egiten jakin dezaten. Erronkak globalak badira, erantzunak ere globalak izan behar dira”, azaltzen da txostenean.

2013-2014ko ikasleko batez besteko gastuen eurota

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola Mondragon Corporation
×
×