Bizkaia Talent

Albisteak

Euskadi liderra da langileko BPGd-ren sailkapenean

Langileko Barne Produktu Gordinean oinarrituta, Espainiako lan-emankortasunaren sailkapena azaltzen duen mapan, Euskadi da liderra. Bertan, Gasteiz eta Donostia dira Eurostatek egindako sailkapen horretako lehengo bi postuetan. Bilbo, ordea, laugarren postuan dago.

Sailkapen hori Europar Batasuneko Estatistika Bulegoak, Eurostatek, egiten du, Europako herrialde bakoitzean bere ustez adierazgarriak diren zenbait hiri aztertzen ditu eta lurraldeetako prezioen artean dauden aldeak kontuan hartzeko dira kalkulua egiteko orduan.

Baldintzak homogeneoak izateko eta bakoitzaren erosketa-ahalmena kontuan hartzeko, langileko BPGd darabil PPS unitateetan (Purchasing Power Standard), hau da, bizi-maila desberdin hori aintzat daukan ”moneta artifiziala”. Horren arabera, lau hirietako PPS langileko BPGd-ren balioa 70.000tik gorakoa da, Europako batez besteko 61.537ren aldean.

EUROPAN

Europa osoan aztertutako metropoli handien barruan, Estatu espainolean sailkapeneko lehen postuan dagoen Gasteiz hogeita batgarren postuan dago Europar Batasuneko sailkapenean. Zerrenda horretan, hain zuzen ere, Britainia Handiko Londresko (104.000), Readingeko (103.500) eta Aberdeengo (95.200) hiriak dira liderrak. Estatu espainoleko lehenengo hiriak, Donostia (32. postuan), Madril (33. postuan) eta Bilbo (34. postuan) dira, ordea.

220 hiri kontuan hartzen dituen sailkapen global honetan, Poloniako Kielce (31.400), Lublin (32.500) eta Rzeszów (36.000) daude azken postuetan.

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola Mondragon Corporation
×
×