Euskadi, berrikuntzako erreferentea, Europako Batzordearen arabera
2017/08/03
Oraindik ere, Euskadi eskualdeko “bikaintasun-gunea” da berrikuntzaren arloan. Europako Batzordeak eskualdeko berrikuntza-polotzat hartutako herrialdearen sailkapen horri eutsi dio argitaratu berri duen 2017ko Berrikuntza Adierazleen Eskualdeko Taulan (RIS). Bertan, hain zuzen ere, Europako 220 eskualdetako berrikuntza-sistemen errendimendua ebaluatzen da. Azterlan horretan egiaztatzen denez, eskualde berritzaileenak herrialde berritzaileenetan daude oro har. “Nolanahi ere, eskualdeko “bikaintasun-guneak” (pockets of excellence) ere badaude zenbait herrialde berritzaile moderatutan”; esate baterako, Txekiako Praga, Eslovakiako Bratislava eta Euskadi.
Horrela, Euskadi berrikuntza handiko lurralde bateratua da, eta, bere indarren artean, hirugarren mailako hezkuntza eta ETE berritzaileen arteko lankidetza nabarmentzen dira.
Era berean, euskal egiturazko aldeak ere nabarmentzen dira 2017ko RISen; esate baterako, biztanle-dentsitate handia, enplegu industrialaren maila handiagoa, per capita BPGd handiagoa eta batezbestekoa baino handiagoa den per capita BPGd-ren hazkuntza.
Regional Innovation Scoreboard indizearen arabera, badirudi hurrengo 2 urteetan berrikuntzako errendimendua %2 handituko dela EB osoan. Halaber, bertan adierazten denez, lotune handia dago eskualdeko berrikuntzaren errendimenduaren eta eskualdeko lehiakortasunaren artean, txosten honetako emaitzak Europako Batzordeko Eskualdeko Lehiakortasunaren indizean eskualdeko lehiakortasuna neurtzen dituztenekin erkatzean egiaztatzen den bezala.