Bizkaia Talentek Düsseldorfeko Nature Jobs Career azokan parte hartu du, euskal erakundeen 125 lan eskaintza baino gehiagoren bidez
Euskadira talentua erakartzea Bizkaia Talenten lehentasun handienetakoa denez, urtero munduko hainbat lekutara joaten da eskualdeko errealitate sozial eta ekonomikoa jakitera emateko asmoz. Azaroaren 17an Düsseldorfen egindako Nature Jobs Expo azoka nazioarteko azken ekitaldia izan da, eta talentuaren kudeaketan aditua den Bizkaiko elkartea bertan egon da.
Nature Jobs Career Expo enplegu zientifikoaren azoka handienetakoa da, eta, bertan, fisikako, kimikako, biziaren zientzietako, matematiketako eta medikuntzako lizentziatuak, doktoregaiak eta doktoretza ostekoak elkartzen dira, baita ikasketak aldatu nahian dabiltzan gazte unibertsitarioak ere. Azoka honek Europar Batasuna sustatu nahi du zientziaren arloko ibilbide profesionala garatzeko leku egoki moduan, ikerketa industrialean, ikerketa-erakundeetan edo unibertsitateetan bertan. Horrela, nazio-mailako eta nazioarteko erakunde publiko eta pribatu onenen aukera onenetarako elkargunea da ekitaldi hau.
EUSKAL ERAKUNDEETAKO ORDEZKARITZA
Bizkaia Talent hogeita hamar bat enpresako ordezkaria izan zen azoka horretan, eta haien ehunetik gora lan-eskaintza aurkeztu zituen bertan. Euren artean, honako hauexek daude, besteak beste: CIC NANOGUNE, DANOBAT GROUP S. COOP., NEIKER – NEKAZARITZAKO IKERKETA ETA GARAPENERAKO EUSKAL ERAKUNDEA, IETEAM CONSULTORES, TECNALIA RESEARCH & INNOVATION FUNDAZIOA, MATRICI, S. COOP – MONDRAGON GOI ESKOLA POLITEKNIKOA JOSE MARIA ARIZMENDIARRIETA, S. COOP, ULMA MANUTENCIÓN, S. COOP., EDE FUNDAZIOA, CIDETEC FUNDAZIOA, ULMA PACKAGING, S. COOP., BC MATERIALS, IK4-IKERLAN, INGROUP CONSULTORIA, CIC ENERGIGUNE: ENERGIA ALTERNATIBOETAKO IKERKETA ZENTROA, SHERPA, EHU, POLYMAT FUNDAZIOA, BASQUE CENTER FOR MACROMOLECULAR DESIGN AND ENGINEERING, VICOMTECH, ALERION TECHNOLOGIES, S.L., HISTOCELL, S.L., DENEB MEDICAL, S.L., CEIT, PLAIN CONCEPTS SL BBD eta BIOPHENIX, S.L.
Jardunaldian, Bizkaia Talenteko erakustokian bertan, ehun profesionali baino gehiagori eman zitzaien arreta, zalantzak argitzeko eta ibilbide profesionala zein akademikoa garatzean Euskadin dagoen egoerari buruzko azalpenak eta xehetasunak emateko.