Bizkaia Talent

Prentsa-aretoa

Euskadi lehen postuan dago ikasleko eta urteko inbertsio-eskualdeen sailkapenean, estatu espainoleko prestakuntza ez-unibertsitarioaren arloan

2015/05/21

Euskadi liderra da hezkuntzaren arloko bikaintasunean, Etikaren aldeko Profesionalek argitaratutako “Espainiako hezkuntza-politikak. 2015eko hezkuntzaren arloko bikaintasunaren sailkapena” txostenean adierazten den bezala. Erakunde horrek ateratako ondorioak kontuan hartuta, azken lau urteotan hezkuntzako gastu publikoak behera egin du, eta eskolaratzeko eta graduatzeko tasa hazi egin da.

Txostenean azaldutakoaren arabera, erkidegoen arteko aldeak “oso adierazgarriak” dira oraindik, eta, oro har, hezkuntzako baliabideek hobera egin dute 2011. urtearen aldean, irakasleko ikasleen ratioan izan ezik, “aurrekontuetako doikuntzen” ondorioz hazi delako.

Graduazioaren tasak hobetu egin dira hezkuntzako etapa guztietan, baita eskolaratzeko tasak ere, krisi ekonomikoagatik eta lana aurkitzeko zailtasunagatik, beharbada. Datu onenak Euskadikoak, Madrilgoak eta Kantabriakoak izan dira, Valentziako Erkidegokoen, Balearretakoen eta Gaztela-Mantxakoen aldean.

Ratioari dagokionez, Euskadiko hezkuntzako publikoko irakasleko 9,1 ikasle dauden bitartean, 13,2 daude Madrilen.

Laneko koordinatzailearen esanetan, “ez da halabeharrezkoa” ekimen soziala gehien sustatzen duten lau erkidegoetatik hiru (Euskadi, Nafarroa eta Madril) sailkapeneko lehen postuetan egotea.

Euskadiko ekimen soziala jarduketa ez-unibertsitarioaren %49,3koa da; eta, Gaztela-Mantxan, %17,6koa.

Erakunde horrek azaldu duenez, honako hauexen erakusgarri da ekimen soziala: gizarteak hezkuntzarekin daukan konpromiso handiagoa, administraziokoa baino handiagoa den eraginkortasuna baliabideak kudeatzeko orduan eta ikaskuntza-maila handiagoa, azken lau urteotan hain zeresan handia eduki ez arren.

 

Ikasleko gastua

Gastu publikoan, zenbait adierazle hartu dira kontuan: hezkuntza ez-unibertsitarioko ikasleko gastu publikoa 6.572 eurokoa da Euskadin; eta 4.015 eurokoa, Madrilen.

17 autonomia-erkidegoetarako aztertutako 58 adierazleak ebaluatutakoan, honelaxe geratu da 2015eko Hezkuntzaren arloko Bikaintasunaren Sailkapena:

  1. Euskadi (8,8)
  2. Nafarroa (7,64)
  3. Gaztela-Leon (7,39)
  4. Madril (7,08)
  5. Asturias (6,78)
  6. Galizia (6,45)
  7. Kantabria (6,31)
  8. Errioxa (5,72)
  9. Aragoi (4,84)
  10. Katalunia (4,74)
  11. Andaluzia (3,53)
  12. Extremadura (3,39)
  13. Balearrak (3,08)
  14. Valentziako Erkidegoa (2,71)
  15. Murtzia (2,48)
  16. Kanariak (2,16)
  17. Gaztela-Mantxa (1,88)

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola Mondragon Corporation
×
×