Pedro Luis Uriarte Deustuko Unibertsitateko Ekonomia Zientzietako eta Zuzenbideko lizentziatua da.
Esperientzia profesional luzea dauka, eta zenbait sektoretan garatu du bere jarduera: industria (9 urte), finantzak (23 urte), aholkularitza (10 urte), berrikuntza (2 urte) eta administrazio publikoa (4 urte). Aldi berean, 7 urtez ere lan egin du unibertsitateko irakasle.
Berrikuntzaren arloan, 2007ko uztailean sortutako Innobasque – Berrikuntzaren Euskal Agentziako sustatzailea izan zen, eta, agentziako lehenengo presidente moduan (2007-2009), bere taldearekin batera bultzada handi-handia eman zion agentziari, honako ikuspegi honen bidez: “Euskadi berrikuntzako erreferente europarra izatea”.
Bere gainerako jarduera profesionalen barruan, honako hauexek nabarmentzen dira:
- 1973. urteaz geroztik, Banco Bilbao Taldean eta Banco Bilbao Vizcayan zenbait erantzukizun izan ondoren, BBVko zein BBVAko presidenteordea eta kontseilari ordezkaria izan zen 1994. urteaz geroztik harik eta 2001ean aurretiaz erretiratu arte. Hartara, banku horiek eraldatzeko prozesu ezin arrakastatsuagoak osatu ahal izan zituen.
- 2002. urtetik gaur egunera arte, berak aholkularitza estrategikorako sortutako Economía, Empresa, Estrategia enpresako presidente eragilea da. Horrez gain, zenbait enpresa eta instituziotako kontseilaria eta aholkularia ere bada.
- Bere lan-ibilbidean etena egin eta lehenengo Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasuneko sailburua izan zen 1980tik 1984ra, baita 1981ean lortutako Kontzertu Ekonomikoko Negoziaketa Batzordeko presidentea eta negoziatzaile nagusia ere.
- Horrez gain, gizarte eta unibertsitate arloko zenbait jardueratan ere parte hartzen du. Euren artean:
- Deustuko Unibertsitateko Administrazio Kontseiluko eta Deusto Business Schooleko Zuzendaritza Batzordeko kidea.
- Bilboko Hiribilduko Auzo Kontseiluko presidenteordea (udalak berak sortu zuen hiri horretako etorkizunean eragina duten gai estrategikoei buruz hausnartzeko asmoz).
- Espainiako UNICEFeko Patronatuko kidea.
- urtean, “El concierto económico” liburua argitaratu zuen. Dohainik jaitsi eta irakurri daiteke esteka honetan: http://www.elconciertoeconomico.com/la-obra/