Bizkaia Talent

Prentsa-aretoa

Bilbo, munduko 20.a oparotasun inklusiboan

2019/12/17

  • Euskal hiriburuak du, estatuan, puntuaziorik handiena PICSA garapen inklusiboaren mundu-mailako indizean, zeinak hazkunde ekonomikoa, haren kalitatea eta biztanleriaren artean nola dagoen banatuta aztertzen dituen

Hiriak oparotasun inklusiboaren arabera sailkatzen dituen PICSA indizeak (Prosperity & Inclusión City Seal and Awards (PICSA)), D&L Partners aholkularitza estrategikoak eginak, munduko rankineko 20. postuan kokatu du Bilbo, mundu osoko 113 hiri aztertu ostean.

Adierazleak oparotasun ekonomikoa ebaluatzen du, hala nola inklusio soziala eta inklusio espaziala, zeinetan adierazle mordoari erreparatzen zaion. Lehenengo blokean, biztanle bakoitzeko barne-produktu gordina, lan-okupazioa, hezkuntza edota mugikortasuna aztertzen dira; bigarrenean, genero-berdintasuna, herritarren konpromisoa, tolerantzia edota teknologia berrietarako sarbidea; eta azkenik, hirugarrenean, zerbitzuetarako, etxebizitzarako, garraiorako, osasunerako eta ingurumen-kalitaterako sarbidea, besteak beste.

Datu horien arabera, Bilbo lehenengo 20en artean dago, estatuan Madrilen (28. postua) eta Bartzelonaren (61. postua) aurretik. Bizkaiko hiriburuak hirugarren blokean lortu du puntuaziorik onena, gero bigarrenean (22) eta hirugarrenean (51).

Zurichek du oparotasun inklusiborik handiena, eta ondoren datoz Viena, Kopenhage, Luxenburgo, Helsinki, Taipei, Oslo, Ottawa, Kiel, Geneva, Washington, Munich, Praga, Seattle, Stockholm, Boston, Amsterdam, Berlin, Eindhoven eta Bilbo.

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola Mondragon Corporation
×
×