Kontxa euskal hondartza Europako hondartza onena eta munduko seigarrena aukeratu dute
2017/03/03
Donostiako Kontxa hondartzak Europako hondartza onenaren eta munduko seigarren onenaren saria jaso du Trip Advisor plataforma digital iparramerikarreko bidaien web-atariko hondartzen nazioarteko Traveller’s choice sari ospetsuetan. Kontxa ez ezik, Biarritzeko euskal hondartza ere agertzen da zerrendan, munduko 16. posizioan, hain zuzen ere.
Urteko sari hauek 2002an sortu ziren, eta, guztira, 343 hondartza saritu dituzte edizio honetan. Bertan, gainera, munduko 25 onenen zerrenda eta honako hauexetarako zerrendak ere azaltzen dira: Afrika, Asia, Australia, Karibe, Erdialdeko Amerika, Europa, Hego Amerika, Hego Pazifikoa, Erresuma Batua eta Estatu Batuak.
Horrela, bada, Kontxa seigarren posizioan agertzen da planetako 25 hondartza onenen zerrendan. Lehenengo postuan, ordea, Brasilgo Baia do Sancho dago; eta, bigarren postuan, Grace Bay (Turkiako Uharteak eta Kaikoak) eta Eagle Beach (Aruba). Kubako Cayo Largoko Paraiso hondartza laugarrena da; eta Floridako Siesta Beach, bosgarrena.
Irabazleak aukeratzeko orduan, mundu zabaleko bidaiarien iruzkinak hartu dira kontuan, baita web-atari horrek urte osoan hondartzen inguruan egindako sailkapenak ere. Sariotan, lehentasun arruntenak ez ezik, bidaiariek errepikatzeko dituzten ezohikoenak ere nabarmentzen dira.