EURAXESSen TOP IV proiektuari amaiera emateko biltzarrari esker, Bizkaiak bere posizionamendua sendotu du nazioarteko berrikuntzaren ekosisteman
- Mundu osoko berrogeita hamar herrialdetako 160 ikertzaile bildu ziren Bizkaia Talentek FECYT eta British Council erakundeekin batera antolatutako sektore arteko mugikortasunari buruzko biltzarrean.
Bizkaiko lurralde historikoak kalitateko ikerketa europarrari, lankidetza zientifikoari eta nazioarteko aitorpenari lagunduko dieten ekintzak sustatzeko apustua egiten jarraitzen du. Horren erakusgarri, urtarrilaren 19an eta 20an eginiko Supporting researchers’ intersectoral career paths for building ERA biltzarra, ikertzaileen mugikortasuna errazteko Europako Batzordearen EURAXESS ekimenak babestua.
Ekitaldiaren lehenengo egunean, parte-hartzaileek Europako Ikerketa Esparru berrituan ikertzaileen enplegagarritasuna hobetzeko ezarritako helburu estrategikoak ezagutu ahal izan zituzten. Era berean, EURAXESS ekimena eta ikertzaileei laguntzeko eskaintzen dituen zerbitzuak aurkeztu ziren, sektore arteko mugikortasuna errazteko berriki egindako jarduerak eta emaitzak nabarmenduta.
Bigarren egunean, Ivan Jimenez Bizkaia Talenten zuzendari kudeatzaileak euskal erakundeak berrikuntza-ekosistemaren eta estrategiaren barruan eta kanpoan duen zeregina azaldu zuen. Gero, mundu akademikoaren eta industriaren arteko jardunbide egokien berri eman zen, eta ondoren, mahai-inguru batean, gai horiek ez ezik, trebetasunekin loturiko gabeziak eta horiei aurre egiteko neurriak ere jorratu ziren.
Bukatzeko, bi eztabaida-panel egin ziren. Batean, hainbat erakunde akademikotako eta ez-akademikotako ordezkariek ikerketan eta berrikuntzan izan beharreko giza baliabideen kudeaketari buruzko ikuspuntuak azaldu zizkioten elkarri. Bestean, sektore arteko eskarmentua duten ikertzaileak beren ibilbide profesionalez mintzatu ziren, eta aholkuak eta gomendioak eman zituzten.
—
Grant Agreement number: 786133 — EURAXESS TOP IV — H2020-SwafS-2016-17/H2020-SwafS-2017-1
EURAXESS TOP IV Project: Open EURAXESS – To strengthen the effectiveness and optimize the services of all partners in an innovative and open EURAXESS network