Bizkaia Talentek Talentia Challenge programaren hirugarren edizioa aurkeztu du
2018/12/17
- 35 talentu gaztek bost erakunderen benetako erronkei aurre egiteko aukera izango dute
Bizkaia Talentek aurrera segitzen du lurraldeko talentu gaztea sustatzearen aldeko apustu tinkoaz, eta, horretarako, lurraldeko erakunde garrantzitsuen laguntzaz eta la Caixa bankuaren Fundazioak babestuta, Talentia Challenge programaren hirugarren edizioa aurkeztu du: 2019ko otsailean hasiko da, eta bost hilabete iraungo du.
Ekimen berritzailearen xedea da gure lurraldeari loturiko goi-mailako prestakuntzadun pertsonak erakartzeko, atxikitzeko eta lotzeko baldintzak eta prozesuak ahalbidetzea eta bultzatzea.
Programako parte-hartzaileek enpresa baten erronka jakin bati egingo diote aurre. Zehazki, Apnabi, Faes Farma, ITP Aero, Seber Altube Ikastola eta Tecuni erakunde parte-hartzaileek aurkeztu dizkiete beren erronkak talentu gazteei, zeinak gero hautatuak eta diziplina anitzeko bost taldetan banatuko diren, proposaturiko erronkari irtenbidea emateko. Horretarako, lau team coach-en eta tutore baten laguntza izango dute, erakundeko, eta coaching- zein mentoring-saioak eta nazioarteko egonaldiak egingo dituzte, haiengan ideia inspiratzaileak eragite aldera.
65 partaide eta 10 erakunde lehen bi edizioetan
Talentia Challenge programaren lehen bi edizioetan, 65 partaide gazteek erakunde hauek proposaturiko 10 erronkari erantzun zieten: Arteche, Bizkaiko Foru Aldundia, Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkea, Idom, IMAR, Lantegi Batuak, Sener, Sisteplant, Vidrala eta Grupo Urbegi.