bizkaia:talent-ek parte hartu du “Prestik´14” Bizkaiko gazteentzako lanbidearen azokan
2014/11/20
Azaroaren 25 eta 26an egin da, Bilboko Euskalduna Jauregian, 4.000 metro koadroko azalerarekin, hiru arlo nagusitan banatuta: prestakuntza, lana eta ekintzailetza.Hiru arlo horietako Bizkaiko erakunde garrantzizkoenak izan da azokan. Azokak lantegiak, hitzaldiak eta ikastaroak eskaini ditu eta lan bila dabiltzanen, lana eskaintzen dutenen eta ekintzaileen eta inbertsiogileen arteko topagunea izan da.
“Prestik 14” azokaren helburu publikoa hauxe da: langabezian dauden edo ikasten ari diren gazteei Bizkaian izan ditzaketen lan-garapen eta lanbide-garapen aukerak ezagutaraztea; lanaren, prestakuntzaren eta ekintzailetzaren arloko profesionalei sektore horretan dauden berrikuntzak ezagutaraztea; eta buruan negozio-ideia bat garatzea edo enpresa-proiektu bat abiaraztea duten ekintzaileei orientabideak eskaintzea.
Hortaz, azokak bi helburu nagusi ditu. Batetik, enpresak, hezkuntza-zentroak eta erakunde publikoak elkartzeko gunea izan nahi du, gazteen etorkizun profesionalaren inguruko orientabideak eskaintzeko, Bizkaian enplegurako, ekintzailetzarako eta prestakuntzarako dauden programa guztiak ezagutaraziz. Bestetik, sektoreko profesionalei dei egin nahi die Bizkaian lan, prestakuntza eta ekintzailetzan dagoen egoeraren eta dauden joeren inguruko ezagutza sortu eta zabaltzeko.
Helburu horiek lortzeko, 4.000 metro koadroko gune bat diseinatu da, ezaugarri nagusi bat izango duena: azokako partaideen (gazteak eta erakundeak) arteko interakzio-gaitasuna handitzea, aurreko edizioetakoaren aldean. Gune zabal hori hiru arlo nagusitan egongo da banatuta: prestakuntza, lana eta ekintzailetza.
Arlo horietako Bizkaiko erakunde nagusiak izan dira bertan eta gazteek egun lanbide-garapenaren eta lan-garapenaren eremuetan dauden aukerak gertutik ezagutu ahal izan dituzte. Arlo horietan hainbat jarduera burutu dira: ikastaroak, hitzaldiak, lantegiak eta hautagaien eta hautatzaileen arteko aurrez aurreko lan-elkarrizketak egiteko gune bat.