Bizkaia Talent

Prentsa-aretoa

TALENTIA SAREAREN lehenengo topaketaren arrakasta handia

2016/02/03

Urtarrilaren 28an, osteguna, bizkaia:talent-eko Talentia Programaren sei edizioetan parte hartu duten 1.000 inguru lagunek osatutako TALENTIA SAREAREN urteko lehenengo ekitaldia egin zen. Programak orientazioa eman nahi die hiru euskal unibertsitateetako ahalmen handieneko unibertsitarioei, behar bezala laneratu daitezen eta euren lanbidea garatu dezaten. Era berean, ikasleak euren inguruneko errealitate zientifiko, teknologiko eta enpresarialean inplikatzea ere bada programaren helburua. TALENTIA SAREAREN ekitaldia Bilboko Campos Elíseos antzokian egin zen, eta honako hauexek parte hartu zuten bertan: Asier Alea, Bizkaiko Foru Aldundiko Kanpo Sustapen eta Turismoko zuzendaria; Ivan Jimenez, bizkaia:talent-eko zuzendari gerentea; eta era guztietako profil zein esperientzia profesionaletako berrogeita hamar lagun baino gehiago.

Bizkaia:talent-ek badaki zeinen garrantzitsua den etengabeko lankidetzarako eta lanerako sareak ehuntzea Bizkaiko Foru Aldundiko ordezkariek 2013an modu ofizialean aurkeztu zuten TALENTIA SAREAREN apustuaren bidez. 2016. urteko lehenengo ekitaldi horretan, aurreko edizioan aldaketak egitea eta SAREKO kideen premia zein kezketara egokitzea izan da helburua. Hori dela eta, hiru faseko diseinu berria aurkeztu da bertan.

Ekitaldiko lehenengo fasean, egiaztagiriak jasotzean, parte-hartzaileek euren artean elkarreragiteko eta ordu erdiz askatasunez elkar ezagutzeko aukera izan zuten.

Tarte hori igarotakoan, ekitaldiko gune nagusian sartu ziren, Aleak eta Jimenezek eskainitako hitzaldia entzuteko. Biek Euskadiko gaur egungo egoera azaldu zuten, eta enpleguari zein ekonomiari buruzko datuak ere izan zituzten aztergai. Modu berean, gaur egun euskal erakundeek zer profil akademiko eskatzen dituzten azaldu zuten. Halaber, zenbait urte barru gure herrialdean biziko omen dugun egoeraren erradiografia errealista egin zuten. Berton, hain zuzen ere, hainbat profesional beharko ditugu lanpostu huts guztiak betetzeko, eta beste herrialde batzuetako talentua ere inportatu beharko dugu sektorearen arabera.

Bestetik, azpimarratu egin zuten oso garrantzitsua dela nazioarteko lan-esperientzia edukitzea enplegua bete-betean bilatzeko orduan, erakunde askorentzat ezinbesteko eskakizuna delako lanpostua lortu nahi izanez gero. Azalpenen ostean, parte-hartzaileek zalantzak argitzeko galderak egin ahal izan zizkieten bi hizlariei. Fase hori amaitutakoan, parte-hartzaile guztiek euren arteko networkinga egiteko aukera izan zuten.

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola Mondragon Corporation
×
×