Nazioarteko profesionalek Bizkaia Esnea-ren instalazioak bisitatu dituzte, Karrantzan, Bizkaia Talent-eko integrazio soziokulturalerako zerbitzuaren eskutik
2018/10/30
- Ekitaldi soziokulturalean izan zirenek bertatik bertara ezagutu zuten esnea ekoizteko prozesua, baita esnekiez gozatu ere.
Joan den urriaren 27an, eguraldi txarra izan bazen ere, goi-mailako prestakuntzadun nazioarteko 18 profesionalek eta beren familiek Bizkaia Esnea koop. kooperatibako baserrietako bat bisitatu zuten, Bizkaiko esne-ekoizlerik handiena, hain zuzen.
Profesional horiek, Kolonbia, Egipto, Italia, Venezuela eta, estatu-mailan, Sevillakoak eurak, erakunde hauetan egiten dute lan, besteak beste: Deustuko Unibertsitatea, Neurozientzia Zentroa – Achucarro, BCAM matematika aplikatuko zentroa, EHU Ikerbasque eta Tecnalia .
Kooperatibaren arduradun Iker Leivak Bizkaia Esnea ekoizteko prozesua azaldu zien. Lehenengo, euskal baserritar batek baserriko eguneroko lana erakutsi zien. Gero, bideo batean, kooperatibaren historiaren laburpena ikusi zuten. Azkenik, baserriko zenbait produktu dastatu zituzten.
Bisita ostean, etxeko bazkari batez gozatu zuten inguruko jatetxe batean; besteak beste, babarrunak edo marmitakoa jan zituzten, eltzeetan prestatuak, alegia, eskualdeko jatorrizko eran, eta postrea Karrantzako esnez egindako mami goxoa izan zen.
Halako jardueren bidez, zeinak Bizkaia Talentek Relocation and Be Basque Dual Career Centre delkoaren baitan antolatzen dituen, harreman profesionalak eta pertsonen artekoak sustatzen dira, eta profesional atzerritarrei gurean gizarteratzen laguntzen zaie.