Bizkaia Talent

Prentsa-aretoa

Nazioarteko profesionalen bisita Etxerriaga baserrira, Bizkaiko erdigunean

2018/06/21

  • Ekitaldi soziokulturalera bertaratuek sagardo- eta txakolin-dastaketaz gozatu eta taloa egiten ikasi zuten, XVIII. mendeko baserri zornotzarrean.

Joan den ekainaren 16an, goi-mailako prestakuntzadun nazioarteko profesionalek Amorebietako Boroa auzoko Etxerriaga baserria bisitatu zuten. Bangladesh, India, Mexiko, Argentina, Japonia, Polonia eta Penintsulako Almeria eta Galiziako profesional horiek guztiek Deustuko Unibertsitatea, EHU, CIC bioGUNE, BBDC, NanoBioCel, BCAM, Idom eta Ikerbasque erakundeetan egiten dute lan.

Auzoko baserriak ikusteko paseoa egin ondoren, Bilbao sendiak sagardoa eta txakolina ekoizteko erabiltzen diren fruta-arbolak erakutsi zizkien, Etxerriagako ustiategian. Era berean, babarrunak, artoa, piperrak… modu iraunkorrean hazten diren baratzea bisitatzeko aukera izan zuten. Jarraian, instalazioetako upategian, sagardo- eta txakolin-dastaketa egin zuten.

Dastaketa amaiturik, baserrian ekoitzitako arto-irinezko taloa egiten irakatsi zieten; gero, jakina, txorizoarekin, odolkiarekin, gaztarekin edo txokolatearekin batera jan zituzten.

Bizkaia Talentek Relocation and Be Basque Dual Career Centre esparruan antolaturiko jarduera hauen bidez, lan-harremanak zein lanbide artekoak bultzatzen dira, eta gure gizartean integratzen laguntzen zaie.

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola Mondragon Corporation
×
×