Nazioarteko profesionalek Bizkaiko baserri antzinakoena bisitatu dute, Mungiako Landetxo Goikoa-Izenaduba Basoa
Martxoaren 17an, goi-mailako prestakuntzadun nazioarteko hogeita hamar profesionalek eta euren familiek Landetxo Goikoa-Izenaduba Basoa bisitatu zuten (Bizkaiko baserri antzinakoena). Bertan, euskal mundu mitologikoa eta emaginen zein belar-biltzaileen, “zientziako” emakumeen, mundua ezagutzeko aukera izan zuten. Baserria bisitatu zuten, bertako ohiturak nahiz azturak ikasi zituzten eta zenbait tailerretan parte hartu zuten, baserriko bertako sendabelarren bidez xaboiak, olio esentzialak eta baltsamoak eginez.
Landetxo Goikoa XVI. mendearen hasieran eraiki zuten, eta Olentzeroren baserria izateagatik ere bada ezaguna. Euskal ikazkina pertsonaia mitologikoa da, eta Gabonetan opariak dakarzkie umeei. Informazio gehiago: http://www.izenaduba.com/landetxo-goikoa
Bisitaldiaren amaieran, gure gastronomia tradizionala dastatzeko aukera ere izan zuten inguruko ohiko jatetxe batean: taloa, bakailaoa Bizkaiko erara… Bazkarian bertan, esperientziak eta iritziak partekatu zituzten, Euskadin ia-ia hamarkada bat daramaten profesionalen eta iritsi berri diren beste batzuen ikuspegitik.
Zenbait herrialdetako profesionalak dira: Bangladesh, Txina, Ekuador, Filipinak, Frantzia, Hungaria, Italia, India, Japonia, Mexiko, Ukrainia eta Venezuela. Horrez gain, itzulitakoak ere badaude. Guzti-guztiek honako erakunde hauetan lan egiten dute: Sener, Idom, Deustuko Unibertsitatea, EHU, CIC bioGUNE, ESS Bilbao, Vodafone, BCAM eta Ikerbasque. Honelako jardueren bidez, Bizkaia Talentek harreman pertsonalak zein profesionalak sustatzen ditu, eta, aldi berean, berton gizarteratzen ere laguntzen die, beste pertsona eta erakunde batzuekin ezartzen dituzten lotuneei esker.