Bizkaiak talentua erakartzeko programa jarri du abian Euskaditik kanpo lanean ari diren profesionalen kontratazioa sustatzeko
- Programak kontratatutako pertsonaren urteko soldata finko gordinaren %40rainoko laguntzak jasotzen ditu, 30.000 euroko gehieneko diru-laguntzarekin.
- Bizkaiko Foru Aldundiak 800.000 euro bideratuko ditu programa honetara profesionalen itzulera errazteko.
Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomia Sustatzeko Sailak programa bat jarri du abian, Bizkaiko enpresak Euskaditik kanpo lanean ari diren goi-mailako prestakuntzadun profesionalak kontratatzen laguntzeko.
Talentudunak erakartzeko programa talentua Bizkaira erakarri, sorterriratu, lotu eta atxikitzen laguntzeko eta kualifikazio zein esperientzia profesional handiko pertsonen kontratazioa sustatzeko sortu da, Bizkaiko enpresekin lankidetzan, merkatuan duten lehiakortasuna hobetzeko.
Programak kontratatutako pertsonaren urteko soldata finko gordinaren %40rainoko laguntzak jasotzen ditu, honela banatuta: %20 2022. urtean eta %20 2023. urtean. Dirulaguntzaren gehieneko zenbatekoa 30.000 euro izango da.
Kontratatutako profesionalek honako baldintza hauek bete behar dituzte:
- Unibertsitateko gradu-titulua edo lizentziatura edukitzea.
- Kontratatuko den jardueraren eremuan gutxienez 5 urteko lan-esperientzia izatea.
- Formalizatutako lan-kontratuak edo kontratazio mugagabeko proposamen irmoak urtean gutxienez 45.000 euroko ordainsari gordina izan behar du.
- Beren lanbide-jarduera Euskaditik kanpo egin izana, gutxienez 36 hilabetez, kontratazioaren dataren aurreko 48 hilabeteetan.
Eskabideak aurkezteko epea: 2022ko martxoak 1 – 2022ko irailak 15.