Bizkaia Talent

Albisteak

Bizkaiak talentua erakartzeko 2025 programa abian jarri du Euskaditik kanpo lanean ari diren profesional kualifikatuen kontratazioa sustatzeko

  • Kontratu bakoitzeko dirulaguntza 30.000 eurokoa izango da gehienez.

Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomia Sustatzeko Sailak programa bat jarri du abian, Bizkaiko enpresak Euskaditik kanpo lanean ari diren goi-mailako prestakuntzadun profesionalak kontratatzen laguntzeko.

Talentua erakartzeko programaren helburua da Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo bizi diren eta lan egiten duten kualifikazio eta esperientzia profesional handiko profesionalak Bizkaira erakarri, sorterriratu, lotu eta atxikitzea erraztea eta horretarako laguntza ematea, beren karrera profesionala Bizkaian garatzen jarrai dezaten.

Ekitaldi bakoitzerako laguntzaren zenbatekoa, 2025 eta 2026, lan-kontratuan finkatutako urteko ordainsari finko gordinaren % 20 izango da, ekitaldi bakoitzeko 15.000 euroko mugarekin. Kontratu bakoitzeko dirulaguntza 30.000 eurokoa izango da gehienez.

Kontratatutako pertsonek honako baldintza hauek bete behar dituzte:

  • Unibertsitateko gradu-titulua edo lizentziatura izatea.
  • Lanaldi osorako edo partzialerako formalizatutako lan-kontratu bat izatea, betiere enpresa eskatzailearekiko lan-harremana 2024ko urtarrilaren 1etik aurrera hasi bada. Nolanahi ere, kontratua mugagabea izan behar da 2025eko ekainaren 30ean.
  • Lan-kontratuak urtean 40.000 euroko gutxieneko ordainsari gordin finkoa izan behar du.
  • Kontratatuko den jarduera egingo den eremuan gutxienez 5 urteko lan-esperientzia izatea.
  • Beren lanbide-jarduera EAEtik kanpo egin izana, gutxienez 36 hilabetez, eskabidea aurkeztu aurreko 48 hilabeteetan.

Eskabideak aurkezteko epea: 2025eko apirilak 7 – 2025eko irailak 12.

Talentua erakartzeko programa 2025

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola Mondragon Corporation
×
×