Bizkaia Talent

Prentsa-aretoa

Bizkaiak programa berri bat jarri du abian goi-mailako prestakuntzadun pertsonen formakuntza zilarrezko ekonomian sustatzeko

2021/09/23

  • Programak zilarrezko ekonomiako espezializazio-masterra finantzatuko du zati batez 2021-2022 ikasturterako.
  • 108.000 euro bideratuko dira 20 izangai onuradun izango dituen programa honetara.

Bizkaiko Foru Aldundiak Zilarrezko Ekonomiarako 2021-2022 Bizkaia Programaren deialdia ireki du, Bizkaia Talentek kudeatuko duena, goi-mailako prestakuntzadun pertsonei zuzendua, zilarrezko ekonomiaren sektorean prestakuntza espezializatua egin dezaten eta, horrela, euren gaikuntza hobetu dezaten eta egoera global berrira hobeto egokitu daitezen.

Programak zilarrezko ekonomiaren sektorean prestakuntza, jakintza eta gaitasunen garapena ahalik eta maila handienean sustatzea du helburu, Bizkaiak profesional prestatuak eduki ditzan biztanleen zahartzapenaren erronkak eta horrekin lotutako produktuen zein zerbitzuen eskaera handiagoak sorrarazten dituen premiei erantzuteko gai izan daitezen.

Ekimen honen bidez, Bizkaiak garapen bidean dagoen zilarrezko ekonomiaren sektoreak eskaintzen dituen aukerak suspertzea dauka helburu, adinekoen bizi-kalitatean eragina, eragin ekonomikoa eta eragin soziala sortzeko.

Onuradunek honako baldintza hauek bete behar dituzte:

  • Unibertsitateko gradua/lizentziatura izatea edo goi-mailako prestakuntza-zikloa eta zilarrezko ekonomiaren jarduerako sektorean lan egiten duten enpresetan behar bezala egiaztatutako 3 urteko gutxieneko esperientzia edukitzea.
  • Eskabidea egitea eta onartuak* izatea, 2021-2022ko ikasturtean unibertsitate batek Bizkaian zilarrezko ekonomiaren arloan emandako unibertsitate-masterreko ikasketak egiteko.
  • Eskabideak aurkezteko epea: 2021eko irailaren 23tik azaroaren 30era arte.
  • Eskabidea eta eskatutako agiriak e-postaz soilik aurkeztu beharko dira: bizkaiaeconomiaplateada@bizkaiatalent.eus

*Bizkaia Talentek aurkeztutako eskabideak ebaluatu eta ebatziko ditu, laguntzaren xede den masterrean onartua izan dela ziurtatzen duen unibertsitatearen agiri ofizialik gabe. Eskatzaileak eskabidea aurkeztu, ebaluatu eta Zilarrezko Ekonomiarako Bizkaia Programaren onuradun izan ahal izango du unibertsitate-masterrean onartu aurretik. Ordaindu beharreko zenbatekoa ez da exekutatuko agiri ofizial hori izapidetu eta Bizkaia Talentera bidali arte.

KONTSULTATU PROGRAMAREN OINARRIAK HEMEN

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola Mondragon Corporation
×
×