Bizkaia Talent

Prentsa-aretoa

Talentuaz Baliatuz programa

2015/01/19

Deialdi hau irekita dago

2015ko Otsailaren 2(e)ra arte

BBK-k “Talentuaz Baliatuz programa” sustatzen du, SIE Taldeak kudeatuta (prestakuntza-zentro baimendua eta Lanbideren eta Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoaren kolaboratzaileak). Programak 220 egitasmo abian jarri nahi ditu, hain zuzen, prestakuntza handiko gazteen talentua eta gaitasuna enpresa-sarearen garapen komertzialaren (bertako zein nazioartekoaren) zerbitzura jartzea helburu dutenak. Alde batetik, enpresen lehiakortasuna hobetzeko; eta, bestetik, enplegua sortzen laguntzeko.
Programan parte hartzen duten gazteek prestakuntza-ikastaro bat egingo dute, lan-praktika batzuekin bateratuko dutena. Parte-hartzaileen % 50ak lan-kontratu bat eskuratuko du, Prestakuntza eta Ikasketa Kontratua, hain zuzen ere. Programari esker, lan-mundura sartzeaz gain, etorkizunean beharko dituzten bestelako gaitasunak eskuratuko dituzte parte-hartzaileek: erantzukizuna, antolaketa, esfortzua, etab.

Prestakuntza-zikloak

-Salmenten kudeaketa komertziala:                     530 ordu.

-Mikroenpresen sorkuntza eta kudeaketa:            480 ordu.

-Nazioarteko salerosketa eta marketina:               710 ordu.

-Nazioarteko merkataritzaren administrazio- eta finantza-kudeaketa:  620 ordu.

-Marketinaren eta komunikazioaren kudeaketa:     730 ordu.

Ezaugarriak

  • Leku kopurua (ikastaroan eta enpresetako lan-praktiketan): 220 diruz lagunduta, % 100ean. Leku horiek betetzen dituztenen % 50ak proiektu duala edo txandakakoa gauzatuko du; hau da, prestakuntza eta lan-praktikak bateratuko dituzte (Prestakuntza eta Ikasketa Kontratua).
  • Profesionaltasun Ziurtagiria eskuratzera bideratuta (3. maila).
  • Profilak: lekuen % 70a goi-mailako lanbide ikasketak egin dituzten eta 30 urte baino gutxiago dituzten gazteentzat izango da; beste % 30a, berriz, 25tik beherakoentzat eta 30 urtetik gorakoentzat izango da.
  • Izena emateko epea: 2015eko otsailaren 2ra arte.
  • Programaren hasiera-data: 2015eko otsailean.

Informazio gehiago eta izen-emateak 902.365.283 telefonoan eta hurrengo lotunean:

http://www.talentuzbaliatuz.com/

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola Mondragon Corporation
×
×