Bizkaia Talentek trantsizio energetikoa programaren 2023-2024 deialdia ireki du kalifikazio handiko pertsonei zuzendua
2023/03/24
- Programak espezializazio-masterrak finantzatuko ditu zati batez.
- Onuradun bakoitzak 2.000 € jasoko ditu, eta zenbateko hori ez da inolaz ere matrikularen kostua baino handiagoa izango.
Bizkaia Talentek Trantsizio Energetikorako 2023-2024 Bizkaia Programaren deialdia ireki du, goi-mailako prestakuntzadun pertsonei zuzendua, trantsizio energetikoaren sektorean prestakuntza espezializatua egin dezaten, euren gaikuntza hobetzeko eta egoera global berrira hobeto egokitzeko.
Programak trantsizio energetikoaren sektorean prestakuntza, jakintza eta gaitasunen garapena maila gorenean sustatzea du helburu, Bizkaiak energia-iturri berriak garatzen lagunduko duten eta energiaren sorkuntzan nahiz kontsumoan kudeaketa eta eraginkortasuna hobetuko duten profesional prestatuak izan ditzan.
Honako eskakizun hauek betetzen dituzten pertsona fisikoek parte hartu ahal izango dute programan:
- Bizkaian jaiotakoa izatea edo auzotasun administratiboa Bizkaian edukitzea 36 hiletik gorako antzinatasunarekin.
- Eskabidea egitea eta onartuak izatea, 2023-2024ko ikasturtean Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitate batek trantsizio energetikoaren arloan emandako unibertsitate-masterreko ikasketak egiteko.
- Eskabideak aurkezteko epemuga: 2023ko urriaren 30a.
- Eskabidea eta eskatutako agiriak e-postaz soilik aurkeztu beharko dira: bizkaiatenergia@bizkaiatalent.eus