Bizkaia Talent

Prentsa-aretoa

Europako Batzordeak kofinantzatutako ikerketarako diru-laguntzak eskatzeko epea luzatu du bizkaia:talent-ek, guztira 900.000 euro

2015/05/13

Bizkaia:talent-ek eskaintzen dituen diru-laguntzak eskatzeko epea luzatu du . 900.000 euro eskainiko ditu guztira eta eskaerak aurkezteko epea 2015eko maiatzaren 15ko 11:00-tara arte egongo da zabalik.

Bizkaiko Foru Aldundiaren Ekonomia Sustapeneko Sailak bultzatutako erakundea da Bizkaia:talent, eta mota honetako deialdia kudeatzeaz arduratzen den laugarren aldia da, Europako Batzordearen babesarekin.

2015erako Diru-laguntzen Programak esperientzia zabala duten eta ikerketa proiektua ikerketaren alor estrategikoetan eta Bizkaiko Lurralde Historikoan errotutako ikerketa elkarte batzuekin batera gauzatzen ari diren ikertzaileen ibilbide profesionala babestea, lotzea, prestatzea eta hobetzea du helburu.

Enpresei, unibertsitateei, elkarteei eta fundazioei emango zaizkie laguntzok, helbide soziala edo laneko zentroren bat Bizkaian baldin badute. Hiru motako laguntzak emango dira:

  • Lehenengoan laguntza emango da ikertzaile esperientziadunak Bizkaian integratu daitezen. Modalitate horretan % 100eraino finantzatuko da ikertzailearen urteko soldata gordina, ikertzailearen eta bera kontratatzen duen erakundearen arteko lan harremanek dirauten lehenengo hiru urteetan.
  • Bigarren modalitatearen helburua da esperientzia handiko ikertzaileen arteko epe labur eta ertaineko elkarlana bultzatzea, Bizkaiko erakundeekin lankidetzan jardun dezaten Bizkaiko ikerketa proiektu berritzaileen garapenean. Ikertzailearen ordainsaria erabat edo zati batean finantzatuko da, gehienez 61.000 euro eta gehienez bi urteko aldian.
  • Hirugarren modalitatean ikertzaileen prestakuntza eta gaikuntza babestu nahi dira, bidea emanez beren ibilbidea Bizkaian gara dadin, ikerketa proiektuak garatuz nazioarteko erakunde ospetsuetan. Horrela ikertzaileek hobetu egingo dituzte euren gaitasunak eta trebetasunak eta, aldi hori igarotakoan, Bizkaira itzuliko dira. Gaur ireki den deialdiak ezartzen dituen diru-laguntzekin ikertzailearen mugikortasun osoa edo zati bat eta/edo lekualdaketen gastuak eta bere mantenimendua ordainduko dira.

Europako Batzordeak kofinantzatutako diru-laguntzan ematen diren laugarren aldia da hau. Erakunde horrek bizkaia:talent proiektua hautatu zuen gure kontinenteko erreferente modura. Beste 50 proiektu ere hautatu zituen, babesteko eta lankidetzan aritzeko.

Lau milioi eurotik gorako inbertsioa azken lau urteotan

Laguntza hauek sendotu egingo dute Bizkaiko Foru Aldundiak talentuak erakartzeko, sustatzeko eta Lurralde Historikoari lotzeko daukan konpromisoa, bizkaia:talent-en bidez. Momentura arte foru erakundeak lau milioi eurotik gorainbertitu ditu Europako Batzordeak kofinantzatutako azkeneko aldian (2012-2015) egindako deialdietan, kualifikazio handiko profesionalak kontratatzeko, prestatzeko eta lankidetzan aritzeko.

Inbertsio esfortzu horri esker, bizkaia:talent-en diru-laguntzen programa desberdinen bidez goi mailako 145 profesional batu dira Bizkaiko 60 erakundetara, guztira ia 8 milioi euroko diru-laguntzekin, azken deialdi honetako aurrekontua barne. Erakunde horiek ondorengo sektoreetan jarduten dute: automobilgintza, biozientzia, aeronautika, sormena eta berrikuntza, energia, telekomunikabideak edo taldeko ondasunak, besteak beste.

Egin ezazu zure ikerketarako laguntza ekonomikoen eskaera hemen sartzen.

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola Mondragon Corporation
×
×