Ezagunekin elkartzeko parada eta aniztasuna nazioarteko komunitatearen urte-amaierako jaian
- 16 herrialdetako 70 lagun inguruk hartu dute parte Bilboko BBK Talent Home-n egindako festan
Joan den abenduaren 13an, Bizkaia Talentek bere urte-amaierako ohiko jaia antolatu zuen Bilboko BBK Talent Homen. Urteroko ekitaldi horretan, Euskadin bizi den eta lan egiten duen nazioarteko komunitatearen ordezkaritza zabala bildu zen: prestakuntza handiko profesionalak, ikertzaileak eta beren familiak, eta ikasketak Bizkaiko unibertsitateetan egiten ari diren nazioarteko ikasleak.
Une berezi ugari bizi izan zituzten jaian, baina guztien artean lehiaketa gastronomiko klasikoa nabarmendu zen, non partaide bakoitzak bere herrialdeko plater tipiko bat aurkeztu ahal izan zuen. Gainera, bertaratuek elkar ezagutzeko edo ezagunekin elkartzeko parada izan zuten.
Oraingoan, jaian izan ziren pertsonak 16 herrialdetatik etorriak dira: Argentina, Brasil, Kanada, Txile, Kolonbia, Hego Korea, Frantzia, Iran, Italia, Japonia, Mexiko, Herbehereak, Pakistan, Peru, Errusia eta Espainiako Estatua. Datu horrek, jardueraren izaera multikulturala islatzeaz gain, Euskadin integrazio soziokulturala sustatzen duten ekimenen garrantzia azpimarratzen du.
Urte-amaierako festarekin, Bizkaia Talentek amaiera eman dio Euskadi helmuga profesional eta pertsonal gisa aukeratu duten nazioarteko pertsonen integrazioa errazteko eta haien esperientzia aberasteko antolatzen dituen jarduera soziokulturalez betetako urteari. Jardueron artean nabarmengarrienak Urdaibaiko Biosfera Erreserban zuhaitzak landatzea, Nerbioi itsasadarrean zehar nabigatzea eta euskal landa-bizimoduko egunerokotasuna ezagutuz bizi izandako esperientzia izan dira.