Europako Batzordeak berrikuntza handiko eskualdeen artean kokatu du Euskadi
2021/09/01
- “Regional Innovation Scoreboard 2021” txostenak “berrikuntza sendoko” eskualde europarren taldean kokatu du, 2014tik bertako errendimendu berritzailea % 14,7 hazi ondoren.
- Estatu-mailan, autonomia-erkidego indartsuena da berrikuntzari dagokionez.
2021. urteko Regional Innovation Scoreboard (RIS) txostenak, Europako hainbat eskualdetako berrikuntzaren errendimendua ebaluatzen duenak, eskualde-mailako bikaintasun-polotzat jo du Euskadi, berrikuntza neurritsuko lurraldean (Espainiako Estatua) berrikuntza handiko eskualdea delako.
Estatu-mailan, Euskadik du, 119,0 punturekin, berrikuntza-indizerik handiena, eta, beraz, lehen postuan dago Madrilgo Erkidegoaren (116,0), Kataluniaren (113,6) eta Nafarroako Foru Erkidegoaren (112,6) aurretik.
RIS 2021ek berrikuntza-sistemen errendimenduaren ebaluazio konparatiboa eskaintzen du, Europar Batasuneko 22 herrialdetako 240 eskualderi, Norvegiari, Serbiari, Suitzari eta Erresuma Batuari erreparatuta. Zipre, Estonia, Letonia, Luxenburgo eta Malta herrialde-mailan aztertzen dira. Hona hemen erabilitako 21 adierazleetako batzuk:
- oinarrizkoak baino trebetasun digital orokor handiagoak dituzten pertsonak.
- langile bakoitzeko berrikuntza-gastuak.
- IKTetako espezialista kontratatuak.
- industriak atmosferara isuritako emisioak.
Ikus txostena: Regional Innovation Scoreboard 2021