Oso ondo prestatuta dauden nazioarteko profesionalek eta haien familiek Bizkaiko foru-jauregia bisitatu dute, haien integrazio soziokulturala sustatzen duen Relocation Zerbitzuko jardueren barruan
Irailaren 16an, ostirala, Alemaniako, Kolonbiako, AEBko, Guatemalako, Indiako, Israelgo, Italiako, Txekiar Errepublikako, Errumaniako, Pakistango eta estatu espainoleko 30etik gora ikertzailek, oso ondo prestatutako profesionalek eta haien senideek Bizkaiko foru-jauregia zuzenean ezagutzeko aukera izan zuten.
Euskadiko arte garaikideko estilo eklektikoaren adibide onena da, eta lurralde historikoko gobernua zein administrazioa ardurapean dituen Bizkaiko Foru Aldundiko egoitza nagusia da.
Bisitaldiaren ostean, profesionalak Bilbo “Zaharra” auzo ezagun bezain esanguratsura hurbildu ziren, pintxoak dastatzeko eta esku artean dituzten proiektuei buruz hitz egiteko.
Horrela, bizkaia talenteko Relocation Zerbitzuaren helburu nagusia bete ahal izan zen: “gure lurraldearen aldeko apustua egiten duten nazioarteko talentuen arteko harreman pertsonal eta profesionalak sustatzea”.
Jarduerako parte-hartzaileak nazioarteko profesionalak dira, eta, besteak beste, honako euskal erakunde hauetan ari dira lanean: Achucarro Basque Center for Neuroscience, TECNALIA Zentro Teknologikoa, BCAM – Basque Center for Applied Mathematics, Biocruces, ESS Bilbao, IDOM, Deustuko Unibertsitatea eta EHU.