Bizkaia Talent

Albisteak

Bizkaia Talentek euskal enpresei profesional atzerritarrak txertatzeko prozesuan laguntzeko topaketa bat egin du

  • Euskadiko 16 enpresa informazio eguneratua jasotzeko, kasu eta esperientzien berri elkarri emateko, eta zalantzak argitzeko bildu ziren.

Joan den maiatzaren 5ean, Bizkaia Talentek aurrez aurreko saio bat antolatu zuen Bizkaiko Parke Teknologikoko BIC Bizkaia inkubagailuan euskal erakundeetako 30 ordezkari ingururi goi-mailako prestakuntza duten profesional atzerritarrak txertatzeko prozesuarekin lotutako gestioak argitzen laguntzeko.

Lehenik eta behin, Carmen Méndez de Castro Bizkaia Talenten Relocation & Be Basque Dual Career Centre zerbitzuaren arduradunak ekintzaileei eta haien nazioartekotzeari laguntzeko irailaren 27ko 14/2013 Legean egindako azken aldaketen berri eman zuen. Honako hauek izan ziren Legearekin lotuta atzerritartasunaren arloan aztertutako aldaketarik esanguratsuenak:

  • Enpresek sinadura elektronikoa erabili beharko dute bizileku-baimenaren eta lan-baimenaren hasierako eskaerak sinatu ahal izateko.
  • Hasierako bizileku-baimenaren iraupena 3 urtekoa da orain, ez 2koa.
  • Goi-mailako lanbide-heziketako titulu bat dutenak prestakuntza handiko profesionaltzat joko dira lan-baimena eskuratzeko.

Topaketaren bigarren zatian, “Relocation, zure erakundearen balio-proposamenaren osagai mahai-ingurua” egin zen. Bizkaia Talenten Koordinatzaile Nagusi Leire Lagunillak bideratuta, hauek izan ziren partaideak: Patricia del Río, Mikrobiomikeko Clinical Research & Innovation-en zuzendaria; Susana Gómez-Goicoechea, Tecnalia Research & Innovation-eko Talentua Erakartzeko eta Atzemateko Arduraduna; Ander Markina, Bizkaia Talenteko Bezeroarekiko Harremanetarako Zerbitzuaren arduraduna; eta Carmen Méndez de Castro.

Eztabaidagai nabarmengarrienetako zenbaitek egun bizi izaten ari garen paradigma-aldaketari heldu zioten, enpresak beren ahaleginak areagotu beharrean baitira ezagutzera emateko eta eskatzen dituzten profilak atzemateko orduan. Halaber, argi geratu zen garrantzitsua dela enpresek beste herrialde batzuetatik Euskadira datozen profesionalen beharrak eta oztopoak ezagutzea eta haiekin enpatizatzea, izan euskaldunak ala ez, eta pertsona horiei lurreratzen laguntzeko beharrezko estrategiak eta ekintzak abian jartzea, izapide administratibo-burokratikoekin lagunduz ez ezik, haien familiei laguntza edo gure ingurunea eta eskaintzen duen bizimodua ezagutzera emanez ere. Bizkaia Talent bere harrera-zerbitzuaren bidez arduratzen da kontu horiez guztiez, zeina euskal erakunde guztiei eta beren kontratazioa negoziatzen ari diren edo jada kontratatuta dauden goi-mailako prestakuntza duten profesionalei eskaintzen zaien.

16 euskal enpresa
Topaketan, Euskadiko 16 enpresa hauek hartu zuten parte: Tecnalia Research and Innovation, Zamundi, BCAM – Matematika Aplikatuaren Euskal Zentroa, Mikrobiomik, Global Factor, BC3 Basque Centre for Climate Change, Fanox, IDOM, Lointek, Achucarro – Neurozientzia Ikertzeko Euskal Zentroa, Deustuko Unibertsitatea, Metaleko Enpresen Bizkaiko Federazioa, EHU, Polymat, CIC energiGUNE eta Startup Wise Guys.

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola Mondragon Corporation
×
×