Bizkaia Talent

Prentsa-aretoa

Oso ondo prestatutako nazioarteko profesionalek Urdaibaiko paraje zoragarriaz gozatu dute Bizkaia Talenteko Relocation Zerbitzuko jardueren barruan

2017/06/26

Ekainaren 11n, ondo baino hobeto prestatutako nazioarteko hogeita hamar bat profesionalek eta haien familiek osatutako taldeak arratsalde lasai bezain dibertigarria igaro zuen Urdaibaiko Biosferaren Erreserbako itsasadarraren bisitaldian.

Guztiak herrialde hauetakoak dira: Albania, Kroazia, Italia, India, Japonia, Txekiar Errepublika, Errusia, Kanada edo Espainia. Relocation Zerbitzuko erabiltzaileak dira, eta haiei nahiz haien familiei banakako orientazio eta aholkularitza profesionala eskaintzen die gizarteratzeko eta laneratzeko orduan.

Sukarrietan itsasontziratu zirenetik, Edorta Jimenez idazle mundakarrak parajearen ezaugarri naturalak, kulturalak eta historikoak zein diren azaldu zien. Hartara, kondairen zein historien giroan murgildu zituenez, Bizkaia Talenteko zerbitzuko erabiltzaile guztiek leku zoragarria ezagutu ahal izan zuten barru-barrutik, hau da, itsasontzi erosoak, Uranderek, zeharkatutako barruko uretatik bertatik.

Bisitaldiaren amaieran, inguruko tradizio gastronomikoari egin zioten keinua, eta, itsasontzian bertan, tokiko produktuez egindako zenbait aperitibo dastatu zituzten.

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola Mondragon Corporation
×
×