Ikerbasquek doktoratu osteko 20 ikertzaile kontratatzeko Research Fellows 2022 programaren deialdia ireki du
- Eskabideak aurkezteko epea martxoaren 15ean bukatuko da.
Ikerbasque, Zientziarako Euskal Fundazioak, doktoratu osteko ikertzaileei zuzendutako 20 lanpostu eskaini dituen deialdia zabaldu du 2022. urtean. Lanpostu hauek Eusko Jaurlaritzak, Europako Batzordeak eta ikertzaileen harrera-zentroak finantzatzen dituzte, eta ondorioz, ezinbestekoa da zentro honen babesa adierazten duen gutuna izatea.
Bost urteko kontratu hauek etorkizun handiko ikertzaile gazteei zuzenduta daude, eta ikertzaile nagusirako bidea eskaintzen dute. Hautatutako Fellow ikertzaileak zientzia liderrak bilakatzeko konpetentziak lortu beharko dituzte urte hauetan. Ikerbasquek zientzia-komunitateari epe luzeko ikerketa karrera eskaintzeko konpromisua izango du.
Deialdi honetan aurkezteko, doktoregoak 2011ko urtarrilak 1 eta 2019ko abenduak 31 bitartekoa izan behar du.
Emakumeen hautagaitzak bereziki ongi etorriak dira. Doktoregoaren mugak zabaldu egin ahalko dira amatasuna bezalako egoera berezietan.
Deialdiari buruzko informazio gehiago: calls.ikerbasque.net